#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Doaneko pozaren salmoa #
#
#

Sinesmenduna izan nahi dut;
zugan sinesten duen gizakia.
Zure Ebanjelioaren egia
nire bizitzako ardatz bezala hartu.
Zu osokoa zara,
zure jarraipenean ez dago erdipurdika ibiltzerik.

Zu neurri barik eman zara
eta berdin eskatzen diguzu,
Jainkoak gizakioi “emandakoa” zara,
bere “erregaloa”.
Zure aurrean zuzen jokatzera deituak gara;
konponketak ez dute balio,
benetako sinesmenak baino.
Argia zara eta gizakia
erronka baten aurrean jartzen duzu:
Zu edo Dirua; biak ezinezkoak dira.

Hau da zure erronka;
gizarte materialista baten aurrean agertzen diguzun erronka.
Dirua nagusi den gizarte baten aurrean eskaintzen diguzun aukera.
Gizakia askea izan dadin egiten diguzun eskaintza.
Karga handi gabe egin behar dugun bidaia dugu aurrean.
Hasieratik egiten diguzun deia dugu:
dena utzi, dena saldu, ezer gabe geratu;
edukitzean, aginpidean eta salerosketan oinarritutako munduaren aurrean
egiten diguzun dei liluragarria dugu.

Jesus Jauna,
egiten dizkidazun eskabideei baietza eman nahi diet;
nire bihotzak errazera joten duenean,
Zuri emandako baietza zaindu.
Kontsumismoaren aurrean, behar dudana hartu
eta neure bidea egin nahi dut.

Garaile irteteko asmoz,
ez dut nahi joko zikinetan jausterik.
Ez eta “laguntxoen” bultzakadarik.
Ni gora igo nahian ez dut inor zapaldu nahi.
Nire irudia zaintzeko,
ez dut nahi gezurrik, tranparik edo lapurretarik.

Jesus Jauna,
emadazu bihotz garbia;
zuzentasunez bidea egingo duen bihotz garbia;
gauzen gainetik egoten dakien bihotz garbia;
kartak ahoz gora jartzen dakien bihotz garbia.

Jesus Jauna,
badakit “gauzak” berez ez dutela betetzen bihotza;
badakit, diru zalekeriak, esklabotza sortzen duela;
badakit, “edukitzearen edukitzeak”, lotu egiten gaituela;
badakit, zu falta zaranean, bihotza hoztu eta itsutu egiten dela.

Jesus Jauna, itsura zaintzea ez dut nahi;
ez dut nahi egunkarietako lehen orririk;
ez eta aberatsen haizea nireganatu;
biharko beldurrez ez dut nahi pilatzen ibiltzerik.

Jesus Jauna,
emadazu eguneroko ogia eta jakin dagidala banatzen;
erakutsi iezadazu zugan konfiantza izaten;
zure pozaren eta bakearen dohainak nire bihotza hartu dagiala;
sendotu eta indartu nire bizitza;
ontasuna ereinez eta argia izanez askea egin nazazu.

Zuk bidalitako dohainak bizitzeko gai egin nazazu;
beharrezkoa dudanez bizitzen ikasi dagidala;
nire aberastasuna, Zu eta senidee nganako maitasuna izan dadila;
nire zoriontasuna, zuk maite nauzula sentitzea.

Garbitasunaren Jauna:
emazkidazu Zu ikusteko begiak.

Eskuzabaltasunaren Jauna:
emazkidazu banatzen dakien eskuak.

Pobretasunean askea zaran Jauna:
emadazu benetako bihotza.

Gizakiaren Jauna:
emadazu, pertsonak direnetik baloratzeko grazia.

Betiko Biziaren Jauna:
emadazu betiko baloreei begira dagoen bihotza.

Beharrezkoaren Jauna:
emadazu pozez ematen dakien bihotza.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue