#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Zu zaitut, Jauna, nire ondasuna #
#
#

ZU ZAITUT, JAUNA,
ONDASUNA.


Zaindu nazazu, ene Jainko,
nire gordelekua Zugan dago-eta.
Hauxe diot Jaunari:
“Zeu zera nire ondasuna”.
Lurreko jainkoak eta jaunak
ez naute betetzen.

Jainko arrotzen irudiak
ugaritu egiten dituzte;
nik ez dut inoiz ere nire eskuekin
haien odol-oparirik isuriko,
haien izenak nire ezpainetan ez ditut hartuko.

ZU ZAITUT, JAUNA,
ONDASUNA.


Jauna da nire oinordetzaren saila ta nire edontzia,
zure eskuan dago nire zoria:
“Atal ederra gertatu zait niri,
betiko zait nire soroa”
.
Onulari zaidan Jauna bedeinkatuko dut,
irakatsi egiten nau barnez.

Jauna daukat nire aurrean;
nire eskuinaldean bera dudala,
ez dut zirkinik egingo.

ZU ZAITUT, JAUNA,
ONDASUNA.


Horregatik poztu egiten zait bihotza,
alaitu egiten zaizkit erraiak,
eta nire haragia lasai-lasai dago:
Ez nauzu heriotzara eramango-ta,
zure adiskideari usteltzea ezagutzen ere
ez diozu utziko.

Bizitza-bidea erakutsiko didazu,
atseginez beteko nauzu zure aurrean,
betiko pozez zure eskuinaldean.
Aintza Aitari, eta Semeari eta Espiritu Santuari,
lehen bezala orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan.
Amen.

ZU ZAITUT, JAUNA,
ONDASUNA.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue