#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Jainkoak maitatua sentitzen denaren otoitza #
#
#

Jauna,
Zuk begiratzen didazu, barrura sartzen eta maite nauzu.
Ondo dakizu noiz altxatzen naizen eta noiz jesartzen.
Zuk nire bihotzaren pentsamenduak ezagutzen dituzu.
Ibilian eta atsedenean, Zuk zaintzen nauzu.
Badakizu zer egingo dudan...
MAITE NAUZU, ZUZENTZEN NAUZU, ZAINTZEN NAUZU.

Nire hitzak ahotik irten aurretik badakizu zer esango dudan.
Hainbeste maite nauzu
zure maitasunak toki guztietatik hartzen nauela,
zure eskuen artean ezkutatzen nauzu.
Neurrigabea zara, ikaragarria zara, jakintsua zara.
Niretzat oso handia zara
eta ezin zaitut ez ulertu, ezta zure neurrira iritsi.
Ezin dut zure begiradatik ihes egin ere
samurtasunez bilatzen nauzulako,
egunez eta gauez, toki guztietatik;
eta nahiz eta zuregandik ezkutatu,
ZUK NIRE BILA IRTETZEN DUZU, HANTXE ZAUDE.

Zu toki guztietan zaude.
Zuk iluntasuna, argia bihurtzen duzu;
eta gaua, eguna.
Horregatik, Zuretzat dena argia da.

Jauna, Zuk sortu nauzu,
Zuretzako bihotz bat egin didazu.
Niregan eta gauza guztietan egin dituzun mirariengatik,
bukagabeko eskerrak ematen dizkizut.
Itsasoko hondarrak baino gehiago dira eta ezin dira zenbatu.
Jauna aurkitu zaitut eta ez nago bakarrik.
Inoiz ez zara ni maite izateaz nekatuko.
ZURE MAITASUNA MIRAGARRIA DA.

Jauna, nik ere ezagutu nahi zaitut,
zure Hitza entzun nahi dut.
Batzuetan ez dakit zer esan nahi duzun,
baina guregatik duzun maitasuna ikusten dut.
Jauna, begira nire bihotza, nik ere maite zaitut.
Zuk on guztia eta txarra dakizkizu,
baina maite zaitudala dakizu.

Ireki nire bihotza eta sartu zaitez.
Zuk ezagutzen nauzun antzera ezagutu nahi zaitut.
Bidean ez nazazu bakarrik utzi, eroan nazazu eskutik.
Eta… GIDATU NAGIZU ZUREGANANTZ.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue