#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Zoriontsu gizakia #
#
#

Zoriontsu zure bidetan
dabilen gizakia.


Zoriontsu diruaren morroi
ez den gizakia,
bizitza honetako sareetan
erori ez dena,
bere burua saldu ez duena.

Zoriontsu boterearen
esanetara jarri ez dena,
lankidearekin anai jarraitzen duena,
egiari eusteko burrukan diharduena.

Zoriontsu modaren morrontzan
erori ez den gizakia,
iragarki maltzurrei zin egiten ez diona,
berritsuen hitzak bereak egiten ez dituena.

Zoriontsua mehatxuei
bularra jartzen dion gizakia,
justizia bere helmuga izanik
bide zuzena aukeratu duena.

Zoriontsua zure bidetan
dabilen gizakia;
beti izango da bidaiarien adiskide,
ezinean dioanaren anai.

Zoriontsu zure bidetan
dabilen gizakia.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue