#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Jaun bakarrari salmoa #
#
#

Zu nire Jauna zara, Zu gabe ez dut ezer,
Zu gabe ez dago zorionik.

Jaunaren errukiak beti betiko kantatuko ditut,
eta zure leialtasuna iragarriko.

Jainko, sortu egizu nigan bihotz garbi bat,
aldatu nire barrua, ez kendu zure espiritua,
zure salbamenaren poza bihurtu iezadazu.

Zuregandik dator ondasuna eta indarra,
zu unibertsoko Jauna zara.
Zure eskuetan dago boterea eta aintza,
zuk handiagotzen duzu eta guztiak indartzen dituzu.

Zoriontsua
Jainkoagan bere konfiantza jarri duen gizakia.
Zoriontsua, Jauna aterpe lez hartzen duen gizakia.

Nire arima goratu egizu Jauna,
nire izate guztiak zure izen santua,
zuk ezagutzen duzu zer dagoen niregan.

Zintzook, goratu egizue Jauna,
horrelakoen gorespena merezi du.
Zoriontsua, Jauna, Jainko duen gizakia.

Guk Jaunarengan itxaroten dugu,
Bera da gure laguntza eta gordeleku,
Berarekin gure bihotza alaitzen da.
Bere izen santuagan fidatzen gara.

Kanta berria kantatuko diot Jaunari.
Jauna, zu handi eta aintzatsua zara.
Sortutako guztiak gorets zaitzala,
Aita-Ama ona beti izan zarelako.

Jauna, erakuts zure bideak,
bidera zure bide-zidorretan,
leialtasunez ibil nadila.
Irakats, Zu nire Jainkoa zarelako
eta nire Salbatzaile bakarra.

Jauna, hurrean zaitut, entzun nire ahotsa,
nire deiadar hotsei egin kasu.
Erruki zaitez nitaz.
Zure aginduekin bizkortu nazazu.

Jauna, zuk zaintzen eta ureztatzen duzu lurra,
egunero zure bedeinkapenez aberasten duzu,
zaindu eta kimu berriak bedeinkatzen dituzu.
Lurbira osoan guztion ereserkia merezi duzu.

Aintza eta gorespena Zuri, ene Jauna.
Gaur eta beti,
goratua eta bedeinkatua izan bedi zure izena.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue