#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Jaungoikoaren nahiara irekia dagoen gizakiaren salmoa #
#
#

Gaur, Jauna, naizen eta dudan guztiz,
agertzen naiz zure aurrean.
Izaki egarri eta behartsu bezala nator…
erantzungo didazula espero bai dut.
Nabari dut, ezin dudala bizi guztian ezbaian jarraitu,
erabaki bat hatzeko ordua iritsi zait.

Mariaren antzeko bihotz irekiarekin jartzen naiz zure aurrean,
nire begiak adi, zure Hitza zuzenduko didazun itxaropenez.
Abrahamen antzera zure aurrean nauzu,
bihotza itxaropenez gainezka,
nire bizia zure besoetan jarririk.
Zure aurrean nauzu, Samuelen antzera,
bihotz eta belarri;
zure nahia ezagutzeko prest.

Hemen nauzu, Jauna,
zure asmoak ezagutzeko irrika biziz.
Une honetan zer eskatzen didazun
ziurtasunez jakin nahi nuke;
Samueli bezala, argi hitz egin nazazula nahi dut
Ezbai luze batez gaixo nauzu.
Aurka ditudan bi indarrek zalantzan naukate,
eta bitartean ez dut argi ikusten.

Atera nazazu, Jauna,
bizi dudan zalantza honetatik.
Benetan ezagutu nahi dut
hartu behar dudan bidea.
Nire barnean sartu
eta behar dudan adinako indarra jaso,
aitzakiarik gabeko erantzuna eman diezazudan.
Nitaz duzun bizi asmoa garbi ikustea
galarazten didaten hainbat beldur
uxatu nahi ditut.

Zer nahi duzu nitaz, Jauna? Erantzun iezadazu!
Gizarte honen erdian zure mezulari izango den
ikasle ni izatea nahi al duzu?
Jauna, zer espero duzu nigandik?
Zergatik ni eta ez beste norbait?
Nola ziurtatu hau dela nire bidea eta ez besteren bat?

Hainbesteko ezbai korapilatsu honen erdian ere
jakin ezazu, Jauna, eskatzen didazuna beteko dudala.
Zure Erreinuaren iragarle nahi ba nauzu,
kontatu nirekin, Jauna.
Nirekin bizi diren pertsonak zugana eramateko
kontatu nirekin, Jauna.

Oso osorik, gizakien artean zuri eskainia bezala,
testigu izatera deitzen ba nauzu,
kontatu nirekin, Jauna.
Eta nire belarri eta bihotzera
zure hitza esateko gogoz ba zaude,
hitz egin, Jauna, morroi hau adi duzu eta.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue