#
#

Salmo berriak: "GORESPENA"


Pozteko salmoa #
#
#

Jauna, ona da, bihotzez zuri eskerrak ematea,
eta egunero zuri pozez kantatzea.
Goizean zure leialtasuna aldarrikatzea
eta gauean benetan maite izan nauzula zuri esatea.
Ona da esatea zure ekintzak, Jauna,
nire poztasuna eta nire itxaropena direla.
Ona da zuri esatea zure eskuak egindakoa
poza eta jaia direla niretzako.

Eskerrak ematen dizkizut
eta bizitzaren dohain zoragarriagatik pozten naiz.
Eskerrak ematen dizkizut
eta bataioaren dohain ederragatik pozten naiz.
Eskerrak ematen dizkizut
eta zure Espirituaren dohain ederragatik pozten naiz.
Eskerrak ematen dizkizut
eta zure Hitzaren dohain ederragatik pozten naiz.
Eskerrak ematen dizkizut
eta bizirako Ogiaren dohain paregabeagatik pozten naiz.

Zure lanak bai ederrak direla, Jauna.
Zure asmoak zein sakonak diren.
Zure proiektuak zein handiak diren guretzat.
Zure nahiak zein sakonak diren bilatzen zaituenentzat.
Jauna, ederra da zu nire bizitzaren erdigunea izanez bizi izatea.
Jauna, ederra da zu nire bizitzaren Jauna zarela jakitea.

Jauna, askok ez zaituzte ezagutzen,
eta pena ematen du euren bizitza bukatzen diren gauzetan jartzea.
Askok ez dakie Zu Aita zaranik
eta guztiak samurtasunez maite dituzula.
Zu handia zara betiko.
Zure maitasunak betetzen nau eta zoriontsu egiten.

Gizaki zintzoa palmondoa lez loratuko da,
gari-soro emankorra lez izango da,
fruitua beti eskura izango du
eta bere bizitza zure aurrean, Jauna, ederra izango da.

Jauna, ona da zuri eskerrak ematea
eta egunero zuri pozez kantatzea.
Ona da bihotza guztiz zabaltzea
eta zure argiak bizitza guztia bete dezala zure bakez.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue