#
#

Salmo berriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Bihotz-hondoko salmoa #
#
#

Nire bakardadearen hondotik
deiadar egiten dizut, Jauna.


Nire nahaste-borrastearen hondotik
deiadar egiten dizut, Jauna.
Nire urduritasunaren hondotik
deiadar egiten dizut, Jauna.
Nire larritasunaren eta beldurraren hondotik
deiadar egiten dizut, Jauna.

Nire hustasunaren hondotik
deiadar egiten dizut, Jauna.

Nire harrokeriaren hondotik
deiadar egiten dizut, Jauna.
Nire kikilkeriaren hondotik
deiadar egiten dizut, Jauna.
Nire utzikeriaren hondotik
deiadar egiten dizut, Jauna.

Ez itzazu kontuan hartu, Jauna,
nire hutsegiteak;

bestela nor legoke zure aurrean?
Zuri dagokizu barkatzea
eta Zugandik dator salbamena.
Itxaroten naukazu, zain naukazu,
Zure Hitza noiz entzungo zain nago;
benetan zain nagokizu, Jauna,
gauzaina egunsentia baino areago.

Nire bakardadea bete dezazun,
itxaroten dut, Jauna.

Nire nahastea argi dezazun,
itxaroten dut, Jauna.
Nire larria eta beldurra goza dezazun,
itxaroten dut, Jauna.
Nire kantsakizuna bigundu dezazun,
itxaroten dut, Jauna.
Nire azal-huskeria sakon dezazun,
itxaroten dut, Jauna.

Nire hustasuna bete dezazun,
itxaroten dut, Jauna.

Nire harrokeria zelai dezazun,
itxaroten dut, Jauna.
Nire porrotaldian adore nazazun,
itxaroten dut, Jauna.
Nire itsutasuna argi dezazun,
itxaroten dut, Jauna.
Jauna, entzun nire deiadar-hotsa,
beude zure belarriak
nire eskariaren dei-hotsera adi!

Nik Zuregan itxaroten dut, Jauna,
gauzainak egunsentia bezala.
Nik Zuregan itxaroten dut, Jauna,
gaixoak goizaldea bezala.
Nik Zuregan itxaroten dut, Jauna,
maiteminduak bere maitea bezala.
Nik Zuregan itxaroten dut, Jauna,
nekazariak uztaldia bezala.
Nik Zuregan itxaroten dut, Jauna,
mendigoizaleak mendi-gailurra bezala.

Nire hondoaren hondotik
Zuri deiadarka naukazu, Jauna,

Zuri erruki izatea dagokizu-ta.
Bihotz-hondo-hondotik
Zuri deiadar egiten dizut, Jauna,
nire hutsegite guztitik salba nazazu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue