#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Bihotz irekiaren salmoa #
#
#

Jainko, zu nire Jainko zaitut, goizetik bilatzen zaitut.
Egunero bizia eskaintzen didazu,
nire bizitza animatzen eta bizkortzen duzu.
Nire bihotza argitara irekitzen duzu,
eta, erne, zuhur egotera deitzen duzu.
Bateratua, aurrez-aurre,
osotasunean eta harmonian ikusi nahi nauzu.

Zure egarri naiz, zure maitasunaren eta leialtasunaren egarri.
Zure egarri naiz, zure bakearen eta barkamenaren egarri.
Zure egarri naiz, zure garbitasunaren eta poztasunaren egarri.
Zure egarri naiz, zure sendotasunaren eta ontasunaren egarri.
Nire haragiak, urik gabeko lur lehor bezala
zure irrika du.

Goizeko ihintzaren zain bezala
nire izate guztia irekitzen da zure graziara.
Mugagabeko zure Bizitza itxaronez
nire bizitza osoa Zugana zuzendua dago.
Zure indarra eta niregan zure aintza ikusiz,
nire barruan, nire bihotza, alaitzen da.

Bizi izateko gogoa ematen didazu.
Zure bizitza nire existentziaren zentzua da.
Zure leialtasunak bizitzak baino gehiago balio du.
Zure adiskidetasunak, garaipen guztiak baino gehiago.
Zure presentziaz ase nahi dut.
Zure Espiritu Santuz bete nahi dut.
Zure graziaren osotasuna sentitu nahi dut.
Ohean zutaz oroitzen naiz.
Zu nire gauean esna zaude.

Gauaren isiltasunean esnatzen naizenean,
nire bihotza, zu bertan bizi zarala ohartzen da.
Zure hegalpean pozez abesten dut.
Nire arnasa zuri lotua dago.
Zure maitasunak sostengatzen nau.

Ene Jainkoa, nire bihotza zurekin alaitzen da,
nire bizitza zurea delako.
Ene Jainkoa, nire bihotza zurekin alaitzen da,
zure Bizitza nirea delako.

O Jainkoa, zuregatik beti esna nago,
zuregatik, zutik mantentzen naiz, esna,
nire bizitza iluntzen denean zuregatik goiz jaikitzen naiz,
zuregatik hasten naiz beti, naiz eta nekatuta sentitu.

O Jainkoa, nire Jainko zaitut: Jainko bizia!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue