#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Gogoa jasotzeko salmoa #
#
#

Nire begiak mendietara jasotzen ditut:
nondik niri laguntza?
Nire eskuak jasotzen ditut gauez:
nondik niri laguntza?
Bakardadean jasotzen dut nire bihotza:
nondik niri laguntza?
Jaunarengandik nire laguntza,
zeru-lurrak egin dituen Harengandik.

Nire porrota isilean jasotzen dut:
nondik niri laguntza?
Berriren berri hasi-beharra isilean jasotzen dut:
nondik niri laguntza?

Nire arazo eta nekeak jasotzen ditut:
nondik niri laguntza?
Jaunarengandik nire laguntza,
zeru-lurrak egin dituen Harengandik.

Nire zentzugabeko biziera jasotzen dut:
nondik niri laguntza?
Ezinaren kontra egon-beharra jasotzen dut:
nondik niri laguntza?

Ene Jainko, ez utzi nire oinei kili-kolo egiten,
egundo lotan ez zauden Jainko Horrek.
Ene Jainko, ez utzi berriro lupetzetan erortzen,
egundo ez lorik, ez atsedenik ez duzun Jainko Horrek.

Ene Jainko,
ez utzi zentzu gabe nire bizia luzatzen,
nire izatearen arrazoi zaren Jainko Horrek.

Ene Jainko, gorde nazazu zure itzalean,
bidez nekaturik natorkizu-eta.
Ene Jainko, zure itzalean gorde nazazu,
nire bihotza ur gabeko lur lehorra bezala dago-ta.

Jauna, gaitz guztitik zaindu nazazu,
bizitzaren hondarreko narraskerian bizitzen
gogaiturik nago-ta.
Jauna, gaitz guztitik zaindu nazazu,
bizitza ez den bizitza
bizitzen nekaturik nago-ta.

Zaindu nire bizia
eta Biziaren mailara jaso ezazu, arren.
Zaindu nire bizia
eta ezarri ezaizkiozu hegoak
,
erorbidetik ihes egin dezadan.
Zaindu nire sartu-irteerak.

Berriro hasteko eta hobea izateko
gogoa izan dezadan
.
Zuregana jasotzen ditut nire begiak, Jauna,
uste osoz laguntza
Zuregandik itxaroten baitut.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue