#
#

Salmo berriak: "GORESPENA"


Gozatzeko salmoa #
#
#

Jainko, nire Jainkoa, zein handia zaran!
Nire bihotzak zuri kantatzeko
eta zu Jainkoa zarela esateko gogoa du.
Argiak soi-gaineko bezala biltzen zaitu.
Edertasunez eta dotoretasunez estaltzen zara.
Zerua denda handia bezala irekitzen duzu
eta zure mahaian jartzera gonbidatzen gaituzu.

Hodeiak karroza bat bezala dira zuretzat
eta Errege bezala haize hegaletan aurrera egiten.
Lurra irmo eta seguru utzi zenuen
eta ez du inoiz zalantzarik izango.
Guretzat egin zenuen.

Itsasoen mantuaz estali zenuen,
eta urak mendietan gelditu ziran;
gero beren bidea bilatu zuten
mendiak igo eta haranak sortzen ziran bitartean.

Iturburuetatik ibaiak sortzen dituzu
eta bertan landetako piztiek edaten dute.
Hareen ondoan zeruko hegaztiak bizi dira
eta basoaren barnean beren kantua entzuten da.
Nire Jainkoa, zein handia zaran!
Nire bihotzak zuri kantatzeko gogoa du!

Mendiak ureztatzen dituzu eta lurra emankor egiten da,
eta abereentzat belarra irteten da,
eta soloetako ogia eta alaitzen gaituen ardoa.
Zikoinak bere abar habia uzten du
eta haitzetan ahuntzak gora egiten dute.

Ilbetea eta ilbera egin zenituen
eta eguzkia argiaz eta bizitzaz bete zenuen.
Nire Jainkoa, zein handia zaran!

Iluntasuna bidaltzen duzu eta gautzen da
eta oihaneko basapiztiak inguruan dabiltza;
eta kumeek harrapakinetik orro egiten dute
beren janaria zuri eskatuz.
Gizakia bere lanetara irteten da
eta ildoa irekitzen du arratsera arte.

Zenbat dira zure lanak, Jauna,
lurra zure mirariez beteta dago!

Itsasoa hor dago, Jauna: zabal eta luzatua.
Arrainak bidea irekiz zeharkatzen dute.
Guztiak, zuk janaria noiz botako zain;
botatzen diezu eta harrapatzen dute;
zuk eskua irekitzen duzu eta ondasunez asetzen dira
Zure arnasa bidaltzen duzu eta sortzen dituzu
eta birbetetzen duzu lurreko izatea.
Jainko, nire Jainkoa, zein handia zaran!

Jauna, Aintza zuri, betiko.
Nire bihotzak beti gozatu dezala zure mirarietan.
Bizi naizen bitartean kantatuko dizut,
zure presentziarekin poztuko naiz.

Jainko, nire Jainkoa, zein handia zaran!
Zure mirari guztiak ikusterakoan,
nire bihotza alaitzen eta pozten da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue