#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Konfidantzazko salmoa #
#
#

Jesus Jauna,
nire biderako argia;
itxaroten dudan Salbatzailea zara.
Zergatik beldurtu?
Noren beldur naiz, Jauna?

Bidegurutzearen antzekoa da bizitza,
eta batzuetan, zein bide hartuko gelditzen naiz.
Jesus Jauna, zugan sinesten dut.
Zu zaitut nire bizitzaren babesa,
nork ni ikaratu?

Buruz dakit: zuri jarraitzea eskakizun handikoa da.
Nire inguruan gauza errez asko ikusten ditut!
Badakit, Jauna, horrelakoak jarraituz,
bilatzen dudan askatasuna ere galdu egingo dudala.
Zuri jarraituz eta zugan fidatuz, badakit,
bideko oztopoak desagertzen joango direla.

Gezurra eta indarkeria aurkitu arren,
atseginak eta diruak inguratu arren,
nire bihotza sendo dago zugan, Jesus Jauna.

Publizitatea aurka eduki arren
eta nire giza duintasuna galtzeko deia
bazter guztietan ikusi nire begiek,
nire bihotzak ezetza esango du,
zugan baretasuna aurkitzen duelako.

Gauza bat eskatzen dizut, Jauna, eta horren bila nabil:
zurekin bat eginda bizi, nire lagun bezala hartu
eta zure benetako adiskidetasunaz poztu.
Aterkiak euria denean egiten duen antzera,
tentaldian babestuko nauzu;
tentaldian zure denda barruan ezkutatuko nauzu,
eta haitz gainean lez ziur sentituko naiz.

Jesus Jauna, entzun nazazu, deika nabilkizu.
Erruki nitaz. Zure aurpegi bila nabil.

Nire bihotzak maite nauzula diost,
nigan zaudela,
benetako lagun lez
nire arazoekin arduratzen zarela.

Zure aurpegi bila nabil: ez iezadazu ezkutatu.
Zu zara nire Salbatzailea, ez nazazu bertan behera utzi.
Nire aita-amak utziko banindute ere,
zu beti nire ondoan zaitudanaren
ziurtasuna emadazu.

Jauna, erakutsi zure bidea,
eroan nazazu bide lauetatik.
Zure laguntza gozatu gura dut beti.
Zure Bizitza nirean gozatu gura dut beti.

Jesus Jauna, zugan itxaro dut:
zuri jarraitzeko,
emadazu bihotz ausarta eta adoretsua.
Nire biderako argia
eta fidatzen nazan Salbatzailea zaitudalako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue