#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Gorde nazazu zure begi-ninia bezala #
#
#

Gorde nazazu zure begi-ninia bezala,
bihotzez eskatzen dizut, Aita, Jesusen izenean;
ez daukat inolako eskubiderik,
ezta begiratu dezaidazun ere;
seme-alaba nauzulako da bakarrik,
eta seme-alabak gurasoen begi-niniak bezala dira.

Ezkuta nazazu gogor erasotzen nautenengandik,
handi-handikeriaz hitz egiten dutenengandik,
dena puskatu eta denetan irabazi nahi dutenengandik,
zurikerietan eta gezurretan ari direnengandik;
nik oztopo egiterakoan,
begi-keinuka eta burla zahar dabiltzanengandik.

Gorde nazazu, arren, maite nautenengandik,
baina beti beren erara, hegoak ebakiz.

Nik zure begitartea ikusi nahi dut,
baina ez nik nire zuzentasunez merezita,
zure ontasunak erakarrita baizik.

Ez natorkizu, Jauna, nire aitzakien itxurapean,
Zuk errukiz ulertzen eta onartzen nauzulako baizik;
ez dizkizut nire eskubideak eta eskabideak agertzen,
zure erruki hutsera jotzen dut.

Zure aurrera natorkizu, ez ni naizenagatik,
Jesukristoren izenean baizik;
Jesusen Odol eder baliotsua hartuta,
Jesukristo nire Jaunarengana jotzen dut!

Eta esnatzean, zure aurpegiz aseko naiz,
horrexen bila nebilen aurpegi guztietan
eta poz-iturri guztietan.
Eta atseden hartzean,
alaitasun betea izango dut zure aurrean,
betiko atseginak zure eskuinaldean.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue