#
#

Salmo berriak: "GORESPENA"


Herriak goratzen zaituzte #
#
#

Herriak goratzen zaituzte, zure maitasuna ospatzen dute.
Zure sugarra bizirik dago,
maitasun argiak guztiak argitzen ditu,
loturak askatuz eta itxaropena ereinez,
zure gonbiteak hor jarraitzen du:
zure Aita-bihotzaren gonbitea.

Zuri abesten dizugu,
herri guztiak abesten dizute.
Onartzen eta betetzen duzulako,
sortu eta ematen duzulako,
leialtasunez maite duzulako.

Egunsentia argiz bete duzu,
eta zure berotasuna eskaintzen diguzu;
eta isilean, zuhaitzak betetzen doaz,
lorez eta fruituz,
gizakiarengana hurreratzen den
zure besoaren ontasuna irudikatuz.

Herri guztiak, pozik goratzen dute zure mesedea.
Ontasunaren Aita-Ama, zuri abesten dizugu.

Ez gaituzu gura onak garelako,
pertsona bakoitza zure seme-alaba egin duzulako baino.
Eta zure maitasun misterioan,
gure izateaz bat egiten duzu:
gure pozean bat egiten duzu,
eta gurekin batera negar egiten.

Jauna, Zuk eginak
herri guztiak goratzen dituzte.
Gure ibilaldian lagun zaitugulako,
gure begiak zurekin aurkitzen dira.
Eta belarrira dioskuzu:
bizi zaitezte anai-arreba bezala.

Jauna, Zuk eginak
herri guztiak goratzen dituzte.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue