#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Samurtasunez Mariari egindako salmoa #
#
#

Zure aurrean nire bihotza pozez betetzen da.
Ebanjelioko esperientziarik ederrena zara, Maria.
Zugan, Jainkoa gizakiontzat berri on egin zaigu.
Egun berria iragartzen
eta bideak irekitzen dizkigun
goizeko izarra zaitugu.

Jainkoaren egitasmoa
pozik eta askatasunez onartzen duen
emakume sinestuna zaitugu.
Bizi izateko era berri eta zoragarri bat
eskaintzen diguzu.
Maria, Nazareteko birjina
ederra eta emankorra zaitugu.

Zure presentzia argitsuaren aurrean
nire bihotza pozten da,
eta benetako bidearen bila dabil.
Nire bihotza,
zure bizitza garbia eta sakonera zabalik dago.

Goratzen zaitugu Ama,
zure jarrerarekin historia aldatu zenuelako.
Jainkoaren deiari emandako erantzunaz,
harrituta utzi gaituzu.
Bere egitasmoa zure bizitzan onartu zenuelako,
eta Jainkoari zure barrua askatasunez ireki zeniolako,
bedeinkatzen zaitugu, Ama.

Zure bihotzak esan zuen:
“Hona hemen Jaunaren mirabea”.
Eta poztasunez iragarri:
“Handiesten du nire arimak Jauna”.
Zure bihotz samurrak esan zuen:
“Gerta bekit zeuk diozun bezala”.

Bihotz askearekin iragarri zenuen:
zure bideak nire bideak dira.
Eta urduritasunez galdetu zenuen:
Jauna, zer egitea nahi duzu?
Zure bihotz zoriontsuak esana:
“Salbatzen nauen Jainkoagan pozten naiz”.

Eskerrik asko, Maria,
zure bihotz on eta askeagatik;
zure bihotz zintzo eta gardenagatik.
Eskerrik asko, Ama,
zure bihotz samur eta apalagatik,
argiz eta maitasunez betetako bihotzagatik.

Maria, hemen nauzu zure bidea jarraitzeko prest,
nire anai-arrebak maitatzeko eta zerbitzatzeko gogoarekin.
Jainkoak zer eskatzen didan zuhur nauzu, Ama.

Lagun iezadazu,
bakea eta adiskidetasuna eraikitzen;
poza eta zoriontasuna nire inguruan ereiten.
Lagun iezadazu, Ama,
zuzentasun eta askatasunezko mundua eraikitzen.

Aintza zuri, Maria, zeruan eta lurrean bedeinkatua!
Aintza zuri, Maria, Jainkoaren Ama eta nire Ama!
Aintza zuri, Ama, gure artean Jainkoaren bizileku!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue