#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Hegapeko segurtasunetik salmoa #
#
#

Zuk babesten nauzu,
Zuk zaintzen nauzu, Jainko ona;
zure ontasun eta samurtasunezko gerizpean
atseden hartzen dut.
Nik diotsut, Jauna:
zu zera nire gordeleku eta sendotasuna;
nire Jainko zera, nire itxaropen,
nire gidari den Izarra.

Zure maitasun indartsuaren babespean ez naiz beldur;
seguru sentitzen naiz.
Zure oihal denda azpian, Jauna,
lasai sentitzen naiz.
Zure ondoan, Jauna, nire bizitza seguru dago.

Zuk zure eskuz babesten nauzu;
Zuk zeure samurtasunez zaintzen nauzu.
Tentaldiak nire atean deituarren,
eta leihoan joarren,
probaldiak eta krisialdiak nire bidea ilunduarren,
ni seguru nago, Jauna,
zure graziak ez dit huts egingo.

Bere hegapean txitak
hartzen dituen oiloaren antzera
,
amaren besoetan beroa eta laguntza
aurkitzen dituen haurrak bezala,
horrelaxe dijoa zure bila nire arima, ene Jainko,
goizetik arratsaldera arte.

Zure hegapean dut nire gordelekua,
hantxe nire defentsa;
Zu nire gaztelu, harkaitz sendo olatuen aurka;
Zu nire babeski eta armadura
inguratzen nauen Gaiztoaren aurka,
Zu nire salbamena, nire itxaropena aldioro.

Zurekin, Jauna, ez naiz gaueko ikararen beldur;
Zurekin, Jauna, nire aurka egunez datorren harriak
ez dit minik egingo;
Zurekin, Jauna, ez naiz ezkutuan
zabaltzen dijoan gaitzaren beldur;
Zurekin ez dago ezinezkorik gogorrenean ere,
zure grazi eta ontasuna nirekin baitaude.

Zuk naramazu zure eskuetan,
nire oinak oztopo egin ez dezan;
Zuk zuzentzen dituzu nire pausuak
eta zelaitzen duzu nire bide-zidorra;
Zu zera gauez bidea argitzen didazun argia:
Zurekin nire bihotzak osorik irauten du.

Nik Zuri oratzen dizut, Jauna, ene Jainkoa:
Aska nazazu!
Zuk ezagutzen duzu nire ahultasuna:
oinarri sendoaren gainean ezar nazazu!
Zaude beti nire ondoan:
ez nazazu bakarrik utzi!

Zu nire salbamena, Jauna,
izan beti nire indar bizkorgarri!

Zure hegoen gerizpean
ipintzen dut nire bizia, Jauna
.
Zure samurtasunaren eta sendotasunaren
aterpean gordetzen naiz.
Zaindu eta gorde nazazu
indar zaitudan Hori, zaude nire ondoan;
denen gainetik, Jauna,
nik beti zure seme-alaba izan nahi dut.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue