#
#

Salmo berriak: "GORESPENA"


Jaunarenganako poztasun kantua #
#
#

Zoriontsu sentitzen naiz:
nire bihotza Jaunarengan pozik dago.
Bere salbazioa ospatzen dut.
Jauna, nire arazoei barre egiten diet,
nigan zure maitasuna ospatzen dudalako.

Zu santua zara, zuzena zara,
Zuregan harmonia eta batasuna daude soilik.
Oina haitzaren gainean bezala, Zuregan seguru sentitzen naiz.
Zu gabe zalantzak ditut, oina hondarraren gainean bezala.
Nire haitza zara!

Gizakien hitzak, Jauna, gezurrak dira
harrokeriarekin esaten direnean.
Zuk gizakiaren bihotza nolakoa den dakizu,
ona eta txarra irteten den tokia.
Zuk hitz faltsua ekintza egiazkotik bereizten dakizu.
Handia zara!

Zurekin ausarten arkuak apurtzen dira.
Zurekin koldarrak indarrez janzten dira.
Zurekin aseak ogi ordez kontratatzen dira.
Zurekin gosetiak loditzen dira.
Zurekin emakume antzuak zazpi seme-alaba ditu.
Zurekin askoren ama ezerezean gelditzen da.
Bihotzez pozten naiz, Jauna!
Zurekin bizitza bestelakoa da.

Zuk, Jauna, heriotza eta bizitza ematen dituzu.
Zuk, Jauna, amildegian hondatzen duzu eta altxatzen duzu.
Zuk, Jauna, pobrezia eta ondasuna ematen dituzu.
Zuk, Jauna, zapaltzen eta goresten duzu. Horrelako erraza!

Nire bihotza zurekin alaitzen da,
zure bideak ez direlako gureak.
Horrela zara: babesgabea hautsetatik altxatzen duzu.
Horrela zara: behartsua zaborretatik altxatzen duzu.
Horrela zara: zure lagunen pausoak zaintzen dituzu,
gaiztoak iluntasunean galtzen diren bitartean.

Horrela zara: gizakiak bere indarrez
garaile izan nahi duenean, uzten diozu.
Horrela zara: gizakia zure samurtasun-eskuetan
geratzen denean, salbatu egiten duzu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue