#
#

Salmo berriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Bekatari damutuaren salmoa #
#
#

Jauna, badakit maite nauzuna,
ona zarelako
;
bihotz sentikorra duzu-ta,
barkatu egidazu;
garbi nazazu, arren,
nire barru-hondoko hondar zikinetik;
eta nire etengabeko eroaldietatik jaikiarazi nazazu.

Santu zaren Horren aurrean
bekatari sentitzen naiz,
nire bekatua nirekin bat-eginda dago.
Hauxe besterik ez naiz ni!
Zure kontra,
zure kontra bakarrik egin dut bekatu,
eta zure begiak penaz ikusten dute
nire bihotza zikindurik.

Hau poza nirea!
Aita zera, baita zuzena ere;
eta dena epaitzen duzu ezeren trukerik gabe.
Sentitzen dut!
Sortu ere, bekatuan ninduen amak sortu.

Jaio aurretik egon nintzen
bekatu-ilunpetan hondaturik.
Zure begien aurrean naukazu,
nire barruan dagoen zuzena eta garbia maite duzu,
eta errukiz maite nauzu isilean lagun zintzo bezala.

Besarka nazazu eta zure maitasunak
bihotza aldatuko dit

Izan zakizkit lagun, eta gailurretara joko dut.

Bihur izkidazu
zure salbamenaren poza eta alaitasuna
,
galduak ditut-eta; eta nire barru osoa
jai-giroan goraka hasiko da.
Adiskide gera: ahaztu, arren, egin nuen okerra.
Eta zure adiskidetasuna lagun, biziberri nadila.

Sortu bedi nigan, bizi-iturri bezala, bihotz garbia,
eta gogo sendoa ezarri nigan, Jauna.
Zure aurpegi alaia ikusi nahi dut nire ondoan,
eta zure indarra aurretik dudala,
beti lagun didala.

Emadazu, arren, bai, arren,
zure salbamenaren poza,
eta zure alde dena jokatzeko
prest dagoen bihotz leiala.

Gazteei iragarriko diet
zein zoragarriak diren zure bideak
;
eta Zu ezagutu gabe bekatuan dabiltzanei,
txasta dezatela zure maitasunaren gozoa.

Emadazu bizia, nik bizia maite baitut,
Zu zera-ta biziaren Jainkoa;
horrela iragarriko diet gizonei, Zurekin dena ahal dela.
Ireki ezaizkidazu nire bihotza
eta ezpainak Zuganantz, Jauna,
zenbat maite zaitudan iragarri nahi diet-eta.

Badakit Zu txotxakerietan ez zabiltzana,
eta nigandik hitz hutsak ez dituzula nahi.
Bihotz damutua da eskatzen didazuna;
bihotz zintzoa eta leiala da nahi duzuna
.

Izan zaitez errukitsu nitaz,
eta zaindu itzazu gure bizitza ahulak.
Zuri eskaintzen dizugu
gure eguneroko bizitza neketsua,
Zuk, gure Jainko horrek,
gure bizi-opari hori zure aldare gainean
aurkitu dezazun eta poztasunez onartu
.

Itzul dizkiguzu, arren, eskatzen dizugu,
poza eta alaitasuna,
eta gure bizitza osoa jai-giroan goraka hasiko da.
Adiskide gera: ez gogora ekarri egin dizugun okerra,
eta zure adiskidetasunez
eragin iezaguzu bihotz berritzera
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue