#
#

Salmo berriak: "TOPAKETA - BOKAZIOA"


Barneratzeko salmoa #
#
#

Jauna, Zu nire barru-hondoraino sartzen zakizkit,
eta barru-barrutik ezagutzen nauzu.
Badakit: ezagutzen nauzula noiz gelditzen naizen
edo noiz zer egin ez dakidanean.
Nire gogo eta asmoak
zureak bailira ezagutzen dituzula.

Zure arrastoa ipini duzu nire bidean,
nire atsedenaldian nire ondoan eseri zera,
nire egitasmo guztiak zehatz-mehatz ezagutzen dituzu.
Zuk isilean mutu dagoen gizonaren bihotza entzuten duzu,
baita Zuregana zabaltzeko hitzik ez daukan bitartean ere.

Sinestezina da: osoan oratuta naukazu,
zure eskuzabalez babesten nauzu,
eta zure-zurea sentitzen naiz.
Basamortuan hare-aletxo bat bezala naiz,
itsasoan galdutako ur tanta bat;
horrelaxe aurkitzen naiz ni zure aurrean.

Ene Jainko, besoak zabaldu
eta besarkatu nahi zaitut
,
zure itsas ertzera heldu nahi dut,
eta ezin ukitu ere egin zure lurra.

Nere baitan galdetzen dut,
baina ez daukat erantzunik;
nora jo zure arnasaren beroa ez hartzeko?
Hona nire erantzuna: Nora joan ihesi
zure begiradarekin topo ez egiteko?

Nire bizitzari oratu eta gorantz egiten badut,
gehiagora eraginez, han zaude Zu.
Bidean nekatzen naizenean,
eta lurreko hauts hutsa sentitzen naizenean,
hantxe bertan nirekin, nekepean katigatuta,
Zurekin topo egiten dut.

Nire hegoak muga denen gainetik banaramate,
berria den zerbait begiztatzerakoan,
nire ametsen itsasoak zeharkatzen baditut,
nire hondartzetako hare pegakorrak astinduz,
han dago zure esku zabal maitekorra,
zure begiak, eta zure ahoa.
Hantxe Zu, Lagun leial bezala,
aurkitzen zaitut berriro
.

Nekeak eraginda badiot:
lainoak beltzez jantzi nazala,
aterkin zahar hondatu bat bezala.
Gogaituta badiot:
Niregan egun argia gau bihurtu bedi,
tapaki beltzez estaldu, biderik gabe utziz...
ilunpea ere ez da Zuretzat iluna, Jauna,
eta gaua eguna bezain argi zaizu.

Zure Bizitza nire erraietan bizi bihurtu da,
Zuk eman didazu sorrera,
eta Zu zaren helmugarantz ibili nadin nahi duzu.
Zurea nauzu: zure maitasuna da
nire galdera guztien erantzun bakarra.

Nire amaren sabelean eiho ninduzunean,
maite-maite ninduzun.
Eskerrak ematen dizkizut,
zoriontsu izatera deitu nauzulako
.

Nire arimaren hondoraino ezagutzen nauzu,
nire barru-hondoan naizena ez zaizu ezer ezkutatzen.
Hau da nire galdera: nire bizitzak ba ote du zentzurik,
Zuk, Jaun maite horrek, huts egiten badidazu?

Eraman nazazu Zeuk
gure artean zabaldu duzun bide berritik
.
Nire bizitzaren egitasmoa hortik zuzendu nahi dut,
eta pausuz-pausu, nire izatearen barren-barrenetik Zuretzat bizi.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue