#
#

Salmo berriak: "TOPAKETA - BOKAZIOA"


Buztinezko ontzia #
#
#

Buztinezko ontzia bezala,
egia da, Jauna,
zuk badakizu mintzen nauela,
eta hauskor sentitzen naizela
eta behartsu…

Baina gaur, hau poza, Jauna!,
buztinezkoa naizela konturatu naiz,
baina baita ere ontzia
eta eskerrak ematen dizkizut.
Eta ametsetan egin dut, Jauna,
Zu itsasoa zinela,
eta ni hondartzan
eta itsasgoran,
urez betetzen nintzela,
eta guztiz hartu eta gainezka egiten zidala.

Jauna,
urarekin bete arte,
ontziak ez daki zein den bere izatea!
Buztinezkoa dela!
Baina ontzia da! Hartzeko lekua dauka!
Eta gainezka egiten dio!,
eta iturri bihurtzen da!; eta itsaso egiten!

Buztinezkoa izan da ere,
zein ederra den ontzia izatea!

Beste amets bat ere izan dut, Jauna,
Zu ur ekarlea zinela,
eta ni zure ontzia,
zure buztinezko ontzia,
apal eta hauskorra, egia da, baina ederra,
eta eskutik eramaten ninduzula,
eta txeraz begiratu,
eta kontu handiarekin zaindu,
zure ontzia nintzalako;
munduaren aurrean,
harrotasunez erakusten ninduzun,
eta maite ninduzun,
eta zure lagun nintzan;
eta gainera, nire Jainkoa,
zer izango ote zen ur ekarle bat
buztinezko ontzi barik!

Eskerrik asko, Jauna, ametsetan egitearren,
eskerrik asko ontzia izatearren,
eta eskerrik asko buztinezkoa izatearren.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue