#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Jarraipen deiaren salmoa #
#
#

Maitatzera konbidatzen nauan
zure Hitza entzun dut, Jauna.
Pausoa ematera animatzen nauan
zure etsenplua ere ikusi dut.

Zure hitza erabatekoa da; garan osoa eskatzen diguzu.
Ez zabiltza erdizka,
ondo dakizulako osorik ematen ez dena
zurekin jolasean amaitzen duela.

Zure hitza argia da:
Jainkoa eta lagun hurkoa norbere burua bezala maitatu.
Jauna, ezinezko gauza eskatzen didazu!
Zure Hitzak nigan bizia izan dezan
zenbat beldur gainditu beharko ditut!

Bai, Jauna, nire beldurrak nire oztopo nagusienak dira;
nahi ditudan gauzak elkar banatzeko beldurra;
nire arerioei ere barkatzeko beldurra;
bizimodu erosoa utzi
eta konfiantza guztia Zugan jarriaz
beste modu batera bizitzeko beldurra.

Jauna, zuk eskatzen didazun guztia egiteko
emadazu zure grazia;
nire indarrean barik zugan konfiantza izateko;
zure egitasmoak,
bizitza osotasunean hartzera eramango nauela
benetan sinets dagidan.

Lagun nazazu, ez utzi bakarrik,
nire buruak huts egin dezakeelako,
baina zu beti hortxe zaude;
gogoa galdu nezakeelako
baina zuk beti gogo-berotuko nauzu.

Dena “bertan behera” uzteko tentazioan erori naiteke,
baina Zugan eta zure ahalmenean konfiantza jarriaz
bidea errazago izango den ziurtasuna dut.

Lagundu…
Eskatzen didazuna ikusteko ireki nire begiak;
Zure Hitza entzun dagidan, ireki nire belarriak;
zaude nire bihotzean eta bete nazazu zure maitasunez,
nire bizitzako oinarria izan dadin.
Horrela bakarrik du zentzua
eta zugandik hurrago sentituko naiz,
Maitasuna zarelako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue