#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Benetako adiskidearen salmoa #
#
#

Jesus Jauna, benetako adiskidea zera,
artzain ona den bezala,
ardiak banan ezagutzen eta
haien izenez deitzen dituen bezala.
Nirekin adiskide zintzoa zera
eta ez zait ezer falta.

Ez zait ezer falta,
nire bihotzaren gurari guztiak
Zuk betetzen baitituzu.
Ez zait ezer falta,
Zu nire ondoan zaude-eta
,
nahizta beste denak bakarrik utzi.

Ez zait ezer falta, Zuk niregatik bizia
eman duzu-ta gurutze gainean;
ez zait ezer falta, zure barkamena
eta grazia beti lagun ditut-eta.
Zure dohainez apaindu nauzu,
zure bizi-ogiaz janaritu nauzu;
zure Espirituaren pozez
eta bakez biziberritu nauzu
.

Zuk naramazu, artzain onak bezala,
ur bizien iturrietara,
eta nire egarria baretzen da zure iturriko urez.
Zuk bizkortzen duzu nire arima,
biderako indarrik gabe gelditzen naizenean;
Zuk bizkortzen duzu nire arima,
lurjota eta bakarrik sentitzen naizenean.

Jesus Jauna, beti zera adiskide zintzoa,
artzain ona bezala, bere artaldearen defentsan
bere bizia ematen duen artzain onaren antzera;
ibar ilunetatik ibili behar badut ere,
ez dut inolako txarren beldurrik,
Zu beti nirekin zaude-eta.
Zure ondoan ez dut ezeren beldurrik.

Zure makilak baretzen nau, Zurekin dena daukat.
Zure Hitzak eusten dio
nire arimari ilunpetan
;
zure Hitza da zutabe sendoa nire gauaren euskarri;
zure Espiritua da nire indar eta segurtasuna zalantzetan;
zure Espiritua da argia eta beroa
nire oin nekatuak bizkortzeko.

Zu benetako Adiskidea zera, Jesus Jauna,
otsoa datorrela-eta, mendian behera ihesi ez dijoena;
Zu beti nirekin zaude eta nire alde zaude sendo,
ni txarretik askatu eta indar berriz bete arte.

Zuk atontzen didazu mahaia,
Adiskide horrek
,
eta nire ondoan esertzen zera;
burua olio santuz gantzutzen didazu
adiskidetasun-ezaugarriz,
eta nire edontzia gainez eragiteraino
betetzen duzu ardo gozoz.

Zure adiskidetasunaren grazia eta dohaina,
Jesus Jauna, artzain ona,
izango ditut lagun
nire bizitzako egun guztietan.
Zoriontsu izango naiz zure
eten ezineko zintzotasunari esker;
eta beti izango dut zure maitasunaren
ziurtasuna gehiago ezinean.

Nire bizilekua, Jesus Jauna,
nire benetako Adiskidea eta artzain ona,
zure bihotzeko Zauri-zuloa izango da,
urez eta odoletan zabalik.
Bizitzan zehar beti sinistuko dut
zure maitasunean
,
izan ere, ez du inork maitasun handiagorik,
adiskideagatik bizia ematen duenak baino.

Zu zera, Jesus Jauna, artzain ona,
bere artaldea artegira daramana;
Zu zera, Jesus Jauna, benetako adiskidea,
inoiz morroitzat hartzen ez gaituzuna.
Zu zera Aitaren bihotzeko sekretuak
ezagutzera eman dizkiguzuna.
Nire bizia salbatu didazun adiskidea zera,
Zuk gurutzean eskegita.

Erakuts iezadazu, Jesus Jauna, bizia ematen,
bizitzen jarraitu beharra daukatenen alde;
erakuts iezadazu, Jesus Jauna,
bakarrik dagoen anaiaren ondoan
zintzotasunez irauten.
Zu zera Aitaren bihotzera daraman bideko Atea:
zuzendu nazazu, Adiskide, eta eraman nazazu
zure Erreinuko ur bare garbietarantz.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue