#
#

Salmo berriak: "GORESPENA"


Pozezko goralpenaren salmoa #
#
#

Bedeinkatzen zaitut, Jauna,
bihotza pozez gainezka
;
gau eta egun, bai lanean,
bai atsedenean,
Zu goratu nahi zaitut.

Nire bihotzak Zugan bakarrik
aurkitzen du bizia
,
maitasuna eta leialtasuna.
Bai, Jauna, pozik elkartzen naiz
Zu goratzen zaituen gizon guztiekin.

Ene Jainko,
herri guztiak goratu zaitzatela;
herri guztiak goratu dezatela
zure Izena eten gabe;
Zure bila ibili naiz, Jauna,
eta orain pozik daukat bihotza
,
nire beldur eta esturetatik askatu nauzu-ta.

Nire begiak zuri begira dauzkat
eta zure argitan pozez betetzen dira;
zoriontsu sentitzen naiz, lasai nago,
Zu goratzen zaitudanean.

Bihotz-txikia naiz, Jauna;
Zuri dei egin eta
Zuk erantzun didazu;
Zu beti zaude prest
estualdietatik ni ateratzeko
.

Ene Jainko, nik benetan
txastatu eta ikusi dut zein ona zaren Zu!
Ni zoriontsu naiz,
Zu nire bizitzaren ardatz
aukeratu zaitudalako
.
Zure aurrean, Jauna,
beldur santuz eta errespetuz naukazu;
ongi dakit Zu ondoan zaitudala,
ez zaidala ezertxo ere faltako.
Zugandik urruti dabiltzanak esku hutsik
eta ezerezean gelditzen dira;
zure bila gabiltzanok, Jauna,
asebeteta gelditzen gera
.

Ni Zuganantz noakizu, Jauna,
eta nire belarriak adi daude
zure hitzetara.
Zure ondoan ikasi nahi dut
zure maitasuna eta jakituria,
zure aginduen arabera bizi nahi dut.

Ene Jainko, biziaren Jainko,
nik bizitzea maite dut.
Ene Jainko, nire bihotzak
zure presentziaz gozatzen bizi nahi du
.

Zaindu ezazu, Jauna,
nire mingaina gaitzetik,
gezurrezko hitzetik;
ez utzi nire ezpainak
gezurrez zikintzen
.

Okerretik alde egin nahi dut, Jauna,
eta egunero onari ekin;
bakearen alde egin nahi dut
eta barkamenaren zerbitzari izan.

Zu, Jauna, handia zera, zoragarria,
ez da zu bezalakorik inor;
Zuk entzuten dituzu gure deiadarrak
eta samurtasunez onartzen dituzu,
gure estugarriak zure gain hartzen dituzu.

Zu hurbil zaude, Jauna,
bihotza urraturik daukanarengandik,
eta beti zaude prest,
hondaturik daudenei laguntzeko.

Zein ederra den, Jauna,
zu Jainkotzat eta Aitatzat edukitzea!

Bai zoriontsu sentitzen naizela,
Zuk seme-alabatzat naukazula jakitean!

Ni Zutaz fidatzen naiz,
dena itxaroten dut zure errukitik,
osoan fidatzen naiz Zutaz,
maite nauzulako

eta nire bizia zaintzen duzulako.
Goratzen zaitut, Jauna,
bihotza pozez beterik dudala.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue