#
#

Salmo berriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Jainko bila dabilenaren salmoa #
#
#

Nire bihotza nire bizitzaren zentzuaren bila dabil,
nire bihotza, ene Jainko, zure bila dabil,
eta zure gose-egarri da,
ur bila dabilen basahuntza bezala edo goserik den umeak ogia bezala.

Nola sentitzen dudan, Jauna! Nire bihotza zutaz egarri da;
nire izatea beteko duena Zugan bilatzen du nire bihotzak.
Gogotsu eta indartsu bilatzen zaitu, Jainko bizia, Biziaren Jainkoa,
eta galdezka nabil:
noiz ikusiko dut zure aurpegia, ene Jainkoa?

Leizeak leizeari deika dabilen antzerakoa da zure maitasuna.
Harrigarria, zoragarria zara eta zure izateak itsutu egiten gaitu.
Lehor dagoen hondartzaraino heltzen den olatu bizi bezalakoa zara.
Ene Jainkoa, ni naizen hondar garau hau eraman ezazu zure uretara.

Zure graziaz, apurtu ezazu nire bihotzaren gogortasuna.
Argitu ezazu nire gaua eta gautu nire eguna: argia nire ilunean!
Jar ezazu nire bihotza otoitzean
eta nire seme-alaba otoitza zugana heldu dadila.
Nire biziaren Jainkoa:
zure bizia gura dut, zure bizia behar dut; bete nire bizia.

Zure argiak eta egiak zuzen nazatela.
Egi osora zuzenduko nauan zure Espiritu bidal iezadazu.
Nire pozaren Jainkoa,
zure egonlekura heldu gura dut zure aurrean kantatzeko.
Aurkituko zaitut, begietara begiratuko,
pozik sentitzen den umeak lez goratuko zaitut,
eta nire bizia poztu eta bete egingo da zure presentziaz, ene Jainkoa.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue