#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Txasta ezazue eta ikusi #
#
#

Zu zaitut, Jauna,
nik ondasuna;
Zutzat naiz dena,
hau zoriona!


Txasta ezazue eta ikusi zein ona den Jauna!
Bai dohatsu, Harengana ihesi doana!

Nork asma dezake poztasun onik, Zugandik aparte?
Edo-ta zeinek usmatu alaitasunik,
Zuk maite dituzun semeen arpegian
distiratzen duzun hainakorik?

Zu zaitut, Jauna,
nik ondasuna;
Zutzat naiz dena,
hau zoriona!


Zu zera argi eta egun, Aita,
egunsentiaren sortzailea.
Zugan bizitzea,
argitan bizitzea da, zerua zapaltzea.
Zu gugan edukitzea,
zoriontasun denak batera besarkatzea,
denak, gehiago eta hobeak.

Zu haurtxoen irribarre gozoa zera.
Zugan eguzki-printza distiratsu gehiago dira,
zoriontsu den ama baten bihotzean baino.

Zugandik sortu dira egiazko maitasuna,
poztasuna, ondasun guztiak.
Zuk jasotzen dituzuz gure bihotzetan
maitasun eta poztasun-olatuak.
Nola ukatu ahal diguzu zure edertasun-ataltxo bat ere,
Zugana begiak jasotzen dizkizugunoi?

Zu zaitut, Jauna,
nik ondasuna;
Zutzat naiz dena,
hau zoriona!


Txori-aldrak Zuk liluratzen dituzu
egunsentiko argi-distiraz.
Zure indarrez lehertzen da lurra bizi berriz,
Zuk ateratzen dizkiezu zaldiei irrintziak.

Zugatik, txakur saltariak bezala, gure barruak borbor,
zelaiak jaieguneko jantzi dotorez blai,
gure bihotzak zure Bihotz Haundiko iturburuan
asebeteko dira bizi berriz.

Bedeinka dezadan beti eta beti gure Jauna,
nire ahoan beti zure gorespena;
nire bihotza Jaunagan pozten zait:
poztu bitez apalak hori entzutean.

Zu zaitut, Jauna,
nik ondasuna;
Zutzat naiz dena,
hau zoriona!


Nire Jainkoa zuzena da.
Alde nigandik etsai guztiok!
Alde nire beldur-ikara guztiok!
Alde nigandik, Jaunagandik urruti ibiltzea,
argirik gabe, nire buruaren kaltetan.

Inguratzen nauten zoritxarren artetik,
Zugana jotzen dut, Zugan gordetzen naiz, Jauna.
Zuk gozatzen dizkidazu nire zauriak.
Zuk poztuko duzu nire bihotza.
Nire hezur txikiena apurtzen ere ez duzu utziko.

Zu zaitut, Jauna,
nik ondasuna;
Zutzat naiz dena,
hau zoriona!


Begira iezaiozue, alaitu zaitezten,
zuen arpegiak lotsatu ez daitezen.
Atsekabetuak dei egiten badio, eta Jaunak entzun,
estualdi guztietatik aterako du bere eskuz.

Zu zaitut, Jauna,
nik ondasuna;
Zutzat naiz dena,
hau zoriona!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue