#
#

Salmo berriak: "GORESPENA"


Jainkoaren samurtasunak eragindako salmoa #
#
#

Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
nire izatearen barren-barrenetik.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
eta ez ahaztu Berak egindako hainbat mesede.

Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
Bera nirekin hain eskuzabala izan delako.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
nire bizitza bakez asetu duelako.

Jaunak barkatu dizkizu
zure bekatu guztiak
;
garbitu egin zaitu.
Jaunak sendatu zaitu zure gaitz guztietatik.

Sendatu zaitu.
Jaunak atera zaitu leize sakonetik:
askatu egin zaitu.
Jaunak zutik jarri zaitu,
zu erori ondoren:
berreskuratu zaitu.

Jaunak edertzen zaitu maitasunez
eta samurtasunez egunez-egun.
Jaunak zure existentzia
ondasunez eta opariz asetzen du.

Jaunak zaintzen zaitu
bere begi-ninia bezala
.
Jaunak berritzen du
zure bizitza egunez-egun.

Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
gauzak zuzen egin dituena.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
zapaldua bere burujabe egiten duena.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
bila dabilenari bere bideak agertzen dizkiona.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
zurekin harrigarriak egin dituena
.

Jauna bihozbera eta
errukitsua izan da gurekin
.
Jauna hasarregaitza
eta errukiz betea izan zaizu
zure hutsegiteen aurrean.

Jaunak ez dizu gorrotorik gordetzen,
bere aurrean egindako joko gaiztoengandik.
Jaunak ez zaitu erabili
zure bekatuak merezi izan duten neurrian.

Jaunak dizun maitasuna,
zeruak baino gorago dago
.
Jaunak dizun maitasuna, ene arima,
itsaso sakonak baino sakonagoa da.

Jaunak dizun maitasuna, ene arima,
mendia baino sendoagoa da.
Jaunak dizun maitasuna, ene arima,
gure bihurrikeriak baino tinkoagoa da
.

Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
bere eskuen samurtasunagatik.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
ama bat baino ere hobea delako.

Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
gure buztin-orea
ondo ezagutzen duelako
.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
Berak ondoen ulertzen duelako
gure bihotz gaixotia.

Jaunaren maitasuna, ene arima,
betidanik betidaino da
.
Jaunaren maitasuna, ene arima,
Bera maitatzen eta errespetatzen
dutenentzat da.

Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
zeruko aingeruekin batera.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
aukeratuen batzarraren aurrean.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
Historiaren Jaun bakarra
.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
bere erreinuko batzar guztietan.

Bedeinkatu, ene arima, Jauna:
gora ezazu bihotz-bihotzez!
Bedeinkatu, ene arima, Jauna:
bere etengabeko maitasunak
merezi du gure abestia
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue