#
#

Salmo berriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Erruki-eske salmoa #
#
#

Zu zera, Nazareteko Jesus,
guganako Aitaren errukia
.
Aitak zure maitasunaren bitartez
isuri du bere bihotza gure lurrera,
eta bere neurrigabeko samurtasunez
gure bekatua garbitu ahal izan du.

Zeharo garbi gaitzazu, Jauna,
gure txarkeri eta huskerietatik,
eta gure bizitzak zikintzen dituen
zikinetik garbi gaitzazu.

Guk aitortzen dugu,
Nazareteko Jesus,
gure burua bekataritzat;
gure joko okerra
begi-aurrean dugu
.

Bekatu egin dugu
zure neurrigabeko maitasunaren aurka
,
Aitaren samurtasunaren aurka.
Hau egoera mingarria, lotsagarria,
guk egindako okerkeriaz!

Zure garbitasunaren
eta santutasunaren aurrean,
Jesus, adiskide,
ez daukagu nora jo
.

Zure Aitaren bihotz onaren aurrean,
larri sentitzen gera.
Jesus, gure anaia, ahulak gera
eta bekatua gure haragiari erantsita dago.

Zu santua zera, garbia zera,
eta bihotz zuzena maite duzu;
ulertzen dituzu gure hutsegiteak
eta erortzeak
.
Argi gaitzazu.
Zure maitasunezko ur zipriztinez busti
eta garbituko gera;
garbi gaitzazu zure gurutzeko odolez
eta elurra baino zuriago geldituko gera.

Begira gure samintasuna:
bihur dizkiguzu poza eta alaitasuna,
eta pozez bizkortu daitezela
gure bihotz nekatuak.

Ez itzazu gogotara ekarri gure hutsegiteak,
Zu, Jesus, ona zera-ta;
eta atera gaitzazu egunero
ilunpetako sarean erortzetik.

Sor guregan, Jauna,
bihotz garbi eta leiala
;
sendo gaitzazu barrutik
zure Espirituaren indarrez.
Garbitu, arren, gure bihotzak,
zure aurpegia ikus ahal dezagun.

Bihur iezaguzu errukiz
zure salbamenaren poza
,
eta zabaldu gure bihotzak
mugagabeko maitasunera.

Zuk guregan egin duzuna
lau haizetara iragarri nahi dugu,
zure besarteko gozotasuna txastatzera
hurbil gaitezen guztiok.

Aska gaitzazu, Jesus Jauna,
biolentziatik eta geukeritik
,
eta zure barkamen harrigarria
zabaltzeko adore emaguzu.

Ireki gure begiak,
zabaldu gure eskuak

eta gure bihotza
adiskidetasunera eta bakera,
bai Zurekin eta bai anai-arreben artean.

Zure Aitaren eztei-mahaian
partekide egin gaitzazu
,
eta musuz eta besarkadaz onartuak
eta maitatuak sentitzen gera.

Zure barkamen-besarkadaz
gure bekatuak barkatzean,
bai ona zarela, Jauna!
Zure Aitarenean etxeko egin gaituzu,
familia bat eta berekoak.

Zure errukiari esker,
birjaio gera bizi berrira
;
zure barkamenez esna dituzu
guregan lotan egon diren
Erreinuko dohainak.

Hurbil-hurbileko izan zakizkigu,
gure ondoko adiskide zintzoa,
guk sarri huts egin arren.
Eta dei egiguzu berriro,
bidean erortzen bagara ere,
jaiki gaitezen.

Bai, Jesus, adiskide,
berriro ere Aita bizi den etxera
bihurtuko gera.
Bai, Jesus, adiskide,
guztiok batera
ospatuko dugun jaialdi berrira.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue