#
#

Salmo berriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Bila dabilenaren salmoa #
#
#

Jauna, nire bihotza, ase gabe sentitzen da.
Nik askatasuna eta maitasuna bilatzen dut;
egia eta edertasuna bilatzen dut;
bakea eta justizia bilatzen dut...
eta nire bihotzak ez zaitu aurkitzen.

Oreinak ur gardena bilatzen duen bezala,
horrela nire arimak bilatzen zaitu, ene Jainkoa.
Nire bihotza zure egarri da, Jainko bizia
.
Noiz izango zara Zu nire egia eta edertasuna,
nire askatasuna eta bakea?

Zintzotasun eta pasioarekin bilatzen zaitut,
minarekin eta nekearekin,
eta askotan bakarrik geratzen naiz,
bideko zuhaitz bat bezala.
Eta gizakien aurpegian erronka hau irakurtzen dut:
«Non dago zure Jainkoa?».

Umea nintzanean,
olatua hondartzara bezala
nire bihotza zureganaino iristen zela gogoratzen naiz.
Nire bihotza garbia zenean,
nire barrutik zureganantz
poz-kantuak eta jaia altxatzen ziren.

Eta orain, Jauna, hustu nahi dut eta ezin dut,
nire bihotza larritzen da; asaldatuta sentitzen naiz.
Bakea galdu dut, eta poztasunak ez dit laguntzen.
Ezin dut esan benetan: zoriontsua naiz.
Guztiarekin, nik zuregan itxaroten dut.

Zu nire bizitzako iturria izango zara berriro
eta nire bihotzak hurbil sentituko zaitu berriro.
Jauna, iluntasunean ere, Zu zara nire aurpegiko argia.
Egunez zure bila ibiliko naiz,
zure errukiaren bila.
Eta gauaz, dena hil dela dirudienean,
nire bihotzean nire bizitzako Jainkoa bezala kantatuko dizut.

Jauna, ene Jainkoa, zergatik dirudi ahazten nauzula?
Beste gauza batzuetan
nire egunetarako zoriona bilatu nahiez
zergatik nabil triste eta larri?

Nahiz eta zu batzuetan bakarrik bilatu,
nahiz eta bilaketan nekatuta sentitu,
nahiz eta besteak nire ondotik axolagabe pasatu,
nahiz eta barre egin eta oihuka niri esan:
«Zure Jainkoa aurkitu duzu jada?
Nola den zure Jainkoa esan iezaguzu»,
nahiz eta basamortu neurrigabean galduta geratu,
Jainkoa, nire salbamenaren Jainkoa,
zure aurpegi bila jarraituko dut.

Lasaitasuna eman iezadazu,
zure bakea eman iezadazu,
nire bihotzean eta nire buruan
harmonia eta batasuna egon daitezen.
Ez iezadazu utzi gezurrean erortzen.
Ez nazazu utzi galduta.
Jauna, kontzientziarik gabeko gizakiarengandik,
onaren zentzua galdu duen gizaki gogorrengandik,
salba nazazu.

Bidal zure argia eta zure egia:
eraman nazatela zureganaino,
nire biziaren Hasiera horretara.
Zuregan bizi nahi dut,
Nire poz eta alaitasunaren Jainkoa nahi zaitut.
Ene Jainko, bihotz-bihotzetik eskerrak zuri.

Jauna, nire bihotza ez dadila larritu.
Jauna, nik zuregan itxaroten dut, nire Jainkoa zara eta.
Zure bila nabil, oreina iturria bezala.
Zu nire egiaren Egia zarelako bilatzen zaitut,
eta nire maitasunaren Maitasuna
eta nire edertasunaren Edertasuna,
eta nire askatasunaren Askatasuna.

Nire bizitzako Jauna, zure bila nabil.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue