#
#

Salmo berriak: "TOPAKETA - BOKAZIOA"


Liluratu egin nauzu, Jauna #
#
#

Zoratu egin nauzu, Jauna,
eta zoratzen utzi nintzen
.
Azkenean ere, hainbeste borroka
eta ahaleginen ondoren,
Zu gehiago izan zera eta irabazi egin duzu,
egun argiak gau iluna menperatzen duen bezala.
Azpian hartu ninduzun, indarrez zuganatu nauzu.
Zu beti zera Jainko!

Barregarri egin naiz egun guztian.
Inork ez du ulertzen zer den maitasuna
zure Maitasunean
.
Guztiak irri eta barre egiten didate,
Zuk bizitzako askatasuna kentzen didazulakoan.

Zure testigu izan nahi dut,
eta zure Hitza nire aurka jarri zait.
Ahotik atera orduko, hutsarena ematen du.
Lotsagarri eta higuingarri bihurtu naiz guztientzat,
lekuz kanpo dagoen hezurra bezala.

Sarri diot nire kautan:
ez dut gehiago zure izenean hitz egingo,
ez dut gehiago aintzat hartuko
zure gainezkako maitasuna.
Baina ezinezkoa da.
Zure presentziarik gabe ezin naiz bizi.
Su kiskalgarria bezala zarelako,
zehatz kontsumitzen nauzula.

Are gehiago, Jauna:
egin ahalak egin ditut eusteko,
eta ezin izan dut.
Bakarrik eta galduta sentitzen naiz.
Baina badakit nirekin zaudena.

Zu, gizakiaren bihotza eta erraiak ezagutzen dituzun Hori,
izan zakizkit nire barruan nire alde
borrokatzen duen gudari indartsu.
Behin baino gehiagotan esan dut nire kautan, Jauna:
“Madarikatua jaio nintzen eguna,
amak munduko argira ekarri ninduen eguna
ez bedi bedeinkatua izan sekula!”
.

Ihesi egin nahi izan dut, beti ihesari eman,
itsaso sakonean edo mugagabeko basamortuan galdu.
Baina Zu, Jauna, beti zatoz esnatzera,
liluratu egiten nauzu berriro,
eta borroka eta estularriak leku uzten diete
zure maitasun leialaren esperientziari.

Jauna, badakit nire bihotzak, zoriontsu izateko,
zure maitasunaren neurria behar duela.
Jakinean nago, inguratzen nauen ezerk ezin nauela liluratu,
ezta ez dela inon ezer nire bihotzari oratzekorik,
zentzuz ase-betetzerainoko neurrian.

Jauna, nahita bakarrik gelditu,
nahita inork ajolik egin ez,
nahita inork ulertu ez Zurea izateko dudan erabakia,
nahita bidean huts egin
eta berriro hasi-beharra izan,
nahita nire begiak estali edo ahoa itxiarazi,
nahita esku-oinak lotuak eduki,
nik beti Zurea izaten jarraituko dut,
Zuk lehenago maitasunez maite izan nauzulako.

Zuk zoratu nauzu, Jauna, nire bizia zurea da.
Zuk zoratu ninduzun, Jauna;
nire otoitza bihotz-betean Zugana dijoa, Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue