#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Biziaren Jainkoari #
#
#

Jauna, zu Biziaren Jainkoa zara,
ontasunezko eta errukizko Jainkoa.
Gure bizien hasieran
eta sortutako guztiaren hasieran
zure indar sortzailea ikusten dugu.
Historian zehar eta gure historian,
zure gogoa da,
pertsonak gizakoiago, anaiago eta pozago bizi gaitezen.
Eskerrak ematen dizkizugu eta bedeinkatzen zaitugu.

Zure irudira egin gaituzu.
Zure eskuen egintza garela ikustean,
zure Aita-Ama izatearen haziak
gizaki bakoitzean ikustean,
harritu egiten gara:
sortu, transmititu eta bizitza indartzeko gai egin gaituzu;
pazientziaz eta samurtasunez hasten laguntzea eman diguzu,
bihotz errukitsua eta bihozbera ematen diguzu,
eta zure antzera
konpromisozko eta doako maitasuna bizitzera dei egin.

Gutariko bakoitzean Zugandiko zerbait jarri duzu,
gure bizitzen bitartez,
besteengana heltzea gura duzuna:
mundu honen erdian,
gure anai-arreben bizitzetan,
maite mina, hurrekoa eta askea
bizitzera bidaltzen gaituzu.

Gizon eta emakume askeak izatera deitzen gaituzu,
errukiorrak, solidarioak, itxaropen lekukoak;
Jainkoaren gizon eta emakume;
Espirituaren gizon eta emakume,
hurretik, Jesusen jarraitzaile izan gura dutenak.
Barnenetik zurekin bat eginda,
zure maitasunaz janaritu,
eta zure presentziaren bizipen pozgarria
ikusgai bihurtzen dutenak.

Bizi dugun egoera, lan edo adinean,
gure bizitza Zurearen ispilu izatera deitzen gaituzu;
gure bizitza eta egiteekin pertsonei agertu diezaiegun
Zuk maite gaituzula.
Bizitzan gora egiteko eta zure Erreinua eraikitzen joateko,
zure laguntzaile egin gaituzu.

Mariaren antzera,
Zurekin bete eta munduari eskain zizun emakumea,
zure maitasunari beti irekita egon gaitezela
eta gure bizitzak besteentzat ematen jakin.

Eskerrik asko, maitasun samurren ametsez beteriko bihotzetik
hartzea ematen diguzulako,
eta horrela zure EGITASMOAREN laguntzaile izan,
BIZIAREN JAINKOA
zaran horrekin.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue