#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Ene Jainko, ni onik atera #
#
#

Jauna, Zu gurekin
bazaitugu,
nork gu izutu,
nork gu beldurtu?


Ene Jainko, ni onik atera.
Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
Aldendu nigandik kaliza hau, ahal bada,
eta nire ahotik urrundu garraztasun hau.

Aska nazazu sufrimendutik,
beldurretatik, hondamenditik,
apurka hondatzen dijoan bizitzatik,
eta heriotz-zulo ilunetik.

Jauna, Zu gurekin
bazaitugu,
nork gu izutu,
nork beldurtu?


Ontasun hutsa zaren, Aita, zatoz!
Salba nazazu nire eta besteen txarkeriatik.
Ene Jainko, zatoz!
Emadazu zure indarra,
erakuts iezadazu sufritzen,
eta nire zoritxarrei aurre egiten.

Ezar ezazu sugarrez nire bihotzean
gehiago-ezineko zure maitasunaren ezaugarria.
Inoiz gorrotoak bihotzean ukitzen banau,
atera ezazu susterretik;
eta ezarri nire barruan
zurearen antzeko bihotz maitekor bat.

Jauna, Zu gurekin
bazaitugu,
nork gu izutu,
nork beldurtu?


Gorrotoa maitasun bihurtzen duzun Jauna,
iluntasuna, argi bihurtzen duzuna:
zatoz, eta kendu nigandik gaitz guztiak.
Emadazu zure bakea, Jauna,
nire estularria bihur ezazu zure seme-alaben alaitasun.

Poztu eta alai bitez Zuregan
zure bila dabiltzanak;
“Gora Jainkoa” esan bezate beti
zure salbamena nahi dutenak.

Jauna, Zu gurekin
bazaitugu,
nork gu izutu,
nork beldurtu?


Gaur hain behartsu eta gizagaixo sentitzen naiz!
Ene Jainko, lagun iezadazu,
Zu zera, bada, nire indar, nire Salbatzaile.
Azkar, Jauna, ez berandutu!

Jauna, Zu gurekin
bazaitugu,
nork gu izutu,
nork beldurtu?

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue