#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Zer? Jaunak betiko utzi ote gaitu? #
#
#

JAUNAREKIN NAGO
EZ NAIZ GEHIAGO BELDURTUKO.


Jainkoagana jaso dut deadarra, oihuka nauka,
Jainkoagana nire deadarra, entzun nazan.
Eta nahaste-borrastean, hau nire galdera larria:

Betirako zapuztu ote gaitu Jaunak?
Ez ote dugu gure alde izango aurrerantzean?
Agortu ote da betirako Haren maitasuna?
Galdu ote da betirako Haren esana?
Errukitzea Jainkoari ahaztu ote zaio?
Edo-ta sumindurik bere errukia agortu ote da?

JAUNAREKIN NAGO
EZ NAIZ GEHIAGO BELDURTUKO.


Eta nik esan nuen orduan: Hau da nire zoritxarra!
Goi-goikoaren eskua aldatu zaidala!
Oroitzen naiz Jainkoak eginetaz;
zure lan guztiak buruz erabiltzen ditut
eta zure mirariak hausnartzen ditut.

Zu agertzen zinen zure Herri Israelen aurrean,
Ejiptotik irteteko Zuk urratu zenion bidea itsasoan;
bere gose-egarriak Zuk asebete zenizkion basamortuan.

JAUNAREKIN NAGO
EZ NAIZ GEHIAGO BELDURTUKO.


Zuk agindutako lurraldea eman zenion.
Zuk atondu zenizkion sendagarriak bere hainbeste zaurientzat.
Eta Zuk arretaz zaintzen duzun ordua iritsi zenean,
zure maitasuna zure Semearen bihotzean agertu zenigun,
zure argia bere begietan, zure ahotsa bere hitzetan.

Zure Espiritua bidali zenuen
eta suzko egunsenti berria sortu zenuen,
Elizaren mendebal haize bultzagilea.
Beti izan dira andre-gizonak beren izen eta guzti ezagutuak,
argi eta indarrez beterik, zure Semearen urratsak jarraitu zituztenak.

JAUNAREKIN NAGO
EZ NAIZ GEHIAGO BELDURTUKO.


Baina, Zu, beti eta denen gainetik,
mundu ederrago baten bila ari zera,
eta giza-bihotzetan ontasun,
justizi eta garbitasun egarria sortzen duzu,
zure eskuetako lana aurrera eraman nahirik.

JAUNAREKIN NAGO
EZ NAIZ GEHIAGO BELDURTUKO.


Lehenagoko aldietan bezala,
gure herria ere noraezean dabil, Jauna,
bere historiako aldi txarrenetan bezala.
Gaur egun, Jauna, behartsu
eta bekatari ikusten dugu gure burua;
ateo, sinesgabeko eta handiki harroputz askoren artean kikilduta.

Bai, bekatari sentitzen gera, Aita, herri-multzoan galduta,
sasijainko-zaleen artean kutsatuta,
Zu hilda ote zauden askoren orroak entzuten,
edo-ta argi eta garbi horretan sinisturik daudenen artean.
Noraezean gabiltzan, sarritan lurjota,
Zugandik urruti egoteaz hotzak hilik,
zure aurpegiaren irudia ahaztuta...

JAUNAREKIN NAGO
EZ NAIZ GEHIAGO BELDURTUKO.


Zu, Aita errukitsu izanik, maitasunez hartu izan dituzu
aldendutako seme-alabak.
Zu zera gure Jainko, betikoa eta bizia,
beti maitasunez aurrez-aurre zaituguna.

Zu, Aita, atzo, gaur eta beti,
gure artean zaude zure ahalmen eta erruki guztiaz,
Zugan jartzen dugu gure maitasun osoa,
Zugan gure gaurko samintasun guztia,
Zugan gure etorkizuna,
Zu gure itxaropen sendoa, itxaropen guztien aurka.

JAUNAREKIN NAGO
EZ NAIZ GEHIAGO BELDURTUKO.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue