#
#

Salmo berriak: "GORESPENA"


Gora ezazue Jauna bere jauretxean #
#
#

Itsas-mendiak
eta guztiak,
beti Jaunari
ekin kantari.

Goratu Jauna kalean, zuen etxeetan.
Goratu, goratu ezazue beti eta nonahi.

Gora ezazue zelaietan, mendi-gailurretan,
itsas zabalean, bere handitasun-durundian.

Itsas-mendiak
eta guztiak,
beti Jaunari
ekin kantari.

Goratu Jauna hitzez eta doinu ederrez,
goratu zuen barrengo isiltasunean.

Gora ezazue eguna urratzean,
egunsentian, eguerdiko eguzki galdatan,
arratsaldeko ordu baketsuetan,
goratu gau ilunaren isilean.

Itsas-mendiak
eta guztiak,
beti Jaunari
ekin kantari.

Gora ezazue astegun-igandetan,
urtarriletik abendura,
erloju guztien tangadetan,
ordu eta egutegi guztien gainetik.

Gora ezazue Jauna
lanean, jardunean.
Eskaini Berari besoetako indarra
eta buru-lanaren nekea.

Itsas-mendiak
eta guztiak,
beti Jaunari
ekin kantari.

Goratu Jauna, ospatu jaiegunetan,
goratu lanpeko gurpilean lotuta,
sufrimenduetan, larritasunetan,
gizatasunaren mugapean katigu.

Abestu bere izena maitasunez eta pozez.
Abestu haurren irribarre-artean,
gazteen sendotasunean,
helduen bake neketsuan.
Abestu zaharren zimur artean,
noiz itzaliko dauden beren begien argitan.

Itsas-mendiak
eta guztiak,
beti Jaunari
ekin kantari.

Abestu urarekin eta airearekin,
abestu txorien txorrotxioekin,
haizearen txistu zorrotzarekin,
trumoi-danbarrada hotsarekin.

Abestu Jaunari izadi isilaren ikuspegi gozoan,
bakardadeko soinu isil alaitsuan.

Itsas-mendiak
eta guztiak,
beti Jaunari
ekin kantari.

Aska eta ekin soinugailu txiki eta handi,
eta goratu Jauna izadi osoarekin batean,
gizakien arnasaldi bakoitzean eta guztietan.

Bedeinkatu Jauna nonahi eta beti,
denak, denetan, gogo betean,
goratu denen izenean Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue