#
#

Salmo berriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Adiskidetasunaren salmoa #
#
#

Jauna, nire barruan zerbait berria sortzen ari da.
Abentura berri bat bizi dut eta ezberdina sentitzen naiz.
Bizitza nire barruan borborka sentitzen dut
eta nire sainetan indar berri bat dabil.

Hemen nauzu, Jauna, gogoz, biziaz beterik.
Hemen nauzu, Jauna, gainditzeko gogoarekin.
Hemen nauzu, Jauna, bizia hasten sentitzen dut.
Nire bihotza gailurreko gauzen bila dabil.

Jauna, egia nahi dut. Benetakoa izan nahi dut
eta gezurra, iruzurra edo iluna ez ditut gogoko.
Jauna, zintzoa eta argia izan nahi dut
eta mozorrorik edo era bitako jokorik ez dut nahi.

Jauna, batzuetan nahastatu egiten naiz. Egia da.
Eskuzabal izan nahi eta berekoi sentitzen naiz.
Besteekin elkar banatu nahi eta nigan gelditu.
Denon lagun izan nahi eta neugan itxi.

Jauna, egia maite dut eta haren bila nabil.
Jauna, askatasuna maite dut eta askea izan.
Jauna, zuzentasuna maite dut
eta zuzengabekeriak ez ditut gustuko.
Jauna, lagun izatea maite dut eta saldukeriak mintzen naute.

Hemen nauzu, Jauna, nagusien munduaren aurrean.
Batzuetan utzia, ahaztua eta bakarrik sentitzen naiz.
Jauna, batzuetan ez naiz fidatzen haietaz eta mintzen naiz.
Jauna, beste batzuetan, alboratzen, kikiltzen naiz eta sufritu.

Jauna, garbia izateko gogoa sentitzen dut.
Jauna, ona dena egiteko gogoa sentitzen dut.
Badakit noiz egiten dudan ondo eta noiz gaizki.
Eta ona egiten ez dudanean deseroso sentitzen naiz.

Jauna, beste gauza guztien gainetik adiskidetasuna bilatzen dut.
Jauna, lagunak eduki nahi ditut. Hori behar dut.
Nire gauzak eta ilusioak elkarbanatzeko
benetako lagun leiala bilatzen dut.

Jauna, taldea bilatzen dut. Pinaburua bezala izan nahi dut.
Jauna, lagunak bilatzen ditut. Galburua lez izan nahi dut.
Jauna, adiskidetasuna bilatzen dut. Mahats mordoa bezala izan nahi dut.
Jauna, adiskidetasuna hartu eta eman nahi dut. Lagun izan nahi dut.

Jesus, zure bila nabil eta zure adiskidetasuna nahi dut.
Jesus, zure adiskidetasuna leiala eta zintzoa dela sinesten dut.
Jesus, egia da lagunak lagunagatik bizia ematen duela.
Jesus, lagun lez, nigatik eman duzu bizia.

Jesus, nire gurasoen adiskidetasuna behar dut.
Jesus, nire irakasleen adiskidetasuna behar dut.
Jesus, nire lagunen adiskidetasuna behar dut.
Jesus, zure benetako adiskidetasuna behar dut.

Jesus, zerbait berria sortzen ari da nire barruan, aldatzen noa!
Jesus, nire bizitzarako gauza handiak nahi ditutů
Jesus, laguntza eta ondokoen berotasuna behar dutů
Nire bizitza osoa ederra den une honetan: behar zaitut. Lagun!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue