#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Begiok mendietara jasotzen ditut #
#
#

Nahita ibili
ilunpetan,
Zuk jartzen nauzu
ni baketan.


Begiok mendietara jasotzen ditut nik.
Laguntza niri nondik?
Jaunagandik nire laguntza,
Hark egin ditu-ta zeru-lurrak.

Nahita ibili
ilunpetan,
Zuk jartzen nauzu
ni baketan.


Nire bihotza mendi-gailurrak baino gorago jasotzen dut.
Nire iluntasunetik, putzu sakonetik,
Zuregana hegaz dijoa, Jauna,
nire indargabeko garrasia,
laguntza-eske.

Nahita ibili
ilunpetan,
Zuk jartzen nauzu
ni baketan.


Zuk luzatzen didazu beso sendoa,
lurreko indar guztiak baino indartsuagoa,
nire gaitz guztiak batera baino areago.
Ez al duzu jasoko gartsu
nire mila eta bost beldurren aurka?

Nahita ibili
ilunpetan,
Zuk jartzen nauzu
ni baketan.


Iluna ihesi badijoa, zeri beldur?
Gau beltzean bakarrik banengo ere,
zergatik ikara?
Zu ez zaude inoiz lotan.
Egunaren eta gauaren gainetik zaude,
maitasunez zain esna.

Nahita ibili
ilunpetan,
Zuk jartzen nauzu
ni baketan.


Ez die nire oinei utziko
irristarik egiten,
ez nauzu hutsean galtzen utziko.
Nire pauso bakoitzean zaintzen nauzu,
zure esku sendo maitekorrez.

Nahita ibili
ilunpetan,
Zuk jartzen nauzu
ni baketan.


Eta nire eskuin aldean zaude,
aita on bat bezala,
nire oinak zaintzen,
gaitzetik eta arriskuetatik ni ateratzeko,
orain eta betirako.

Nahita ibili
ilunpetan,
Zuk jartzen nauzu
ni baketan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue