#
#

Salmo berriak: "GORESPENA"


Txaloa eta guztizko salmoa #
#
#

Zure izenean elkarturik, Jauna,
txaloak jo nahi dizkizugu;
herrialde guztiekin bat eginik,
bizitzaren Jainkoari abestu nahi diogu;
zure Espirituak hemen bildurik,
goresten zaitugu,
bedeinkatzen eta txalotzen.

Pozezko oihuz diotsugu:
Handia zera, gure Jauna zera!
Zure eskuetan utzi dizu
Aitak ahalmen guztia:
Errege zera!
Zure eskuetan utzi du Aitak lurbira osoa:
Jauna zera!
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

Herrialde guztiak
Aitak eskuetara eman dizkizu.
Gizaki guztiak eman dizkizu Aitak,
Zugan denak seme-alaba izan daitezen.
Zugan, Jesus Jauna,
Jainkoaren ondasun eta jabetasun guztia.

Zugan, Jesus Jauna,
giza-arraza berriaren altxorra gera
Aitaren aurrean.
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

Zurekin batera diogu:
zu gure Jauna,
bakarra zera!
handia zera!
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

Aitak lurbira osoa zure eskuetan utzi dizu.
Errege zera!
Zure eskuetan dago askatasunean hazten
eta bizitzen dijoan haurraren bizitza.
Zure eskuetan gaztearen bizitza,
bere etorkizuneko zentzubidearen bila.

Zure eskuetan gizon eta emakumeen bizitza,
elkar-maitasunean lotuta.
Zure eskuetan nagusien bizitza,
betetasun betera iristean.
Zure eskuetan, Jesus Jauna,
gure bizitzak Aitari eskainiak.
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

Zure izenean, Jesus Jauna,
haurrak ona eta zuzena den Aitari abestu diezaiotela,
zure izenean, gazteak goraipa dezatela
beren bizia eta maitasuna den Jainkoa,
Zure izenean, andre-gizonak
gora dezatela bizia den Jainkoa.

Zure izenean nagusiak bedeinka dezatela
bizitzaren eta aintzaren Jainkoa.
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

Zuk agindu ezazu, Jesus Jauna,
gizon-emakumeen bihotzetan.
Zure Aitaren nahia bete dadila
zeruan bezala lurrean ere.
Zure Aitaren Erreinua hezurmamindu dadila
gure Herriaren Historia honetan.

Zure Aitak ematen digun Ogia,
guztien mahaira iritsi dadila.
Eta zure Aitak, Jesus Jauna,
ez gaitzala tentaldian erortzen utzi.
Eta Zuk, Aitaren Bidali Horrek,
gaitzetik zain gaitzazu.
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

Bizitzaren Espirituaren indarrez
Zurekin elkarturik,
Aita berberaren etxepeko
batasunean elkarlotuta.

Bataio bakar baten
ezaugarri berdinez identifikatuta,
goresten, bedeinkatzen,
adoratzen eta eskertzen dugu zure Aita.
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue