#
#

Salmo berriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Badakit Zu zerala #
#
#

Badakit itxaroten didazula, Jauna.
Goizean goiz, eguzkiaren irteeran, korrika ateratzen banaiz,
Zu gauerditik zain zauzkadala sumatzen dudalako.

Badakit beti nire ondoan zaudela,
oinak lokatzetan hondoratzean, beldurrez nagoenean,
zure presentziak eusten didalako,
nire ezbaiak uxatuz.

Badakit beti barkatzen didazula,
nire erruak agirian jartzean,
zure behatzak nire erruen deskargua
errukizko hare-hautsetan idazten duelako.

Badakit niregan etengabeko presentzia izan nahi duzula,
nire bizilekua Zu konbidatzeko baino zikinago egon arren,
Zu sartu zarelako nire bihotz-hondoko ostatua biziberritzera.

Badakit beti nire bila zabiltzala,
nire aurretik pasaeran, Zu ikusi ahal izateko,
behatz puntetan ipini orduko,
Zuk zure begiak jasotzen dituzulako,
ni jetziarazi eta nik nire mahaira gonbidatu zaitzadan.

Badakit Zuk bakarrik ase dezakezula nire egarria;
zure egarria nik ase dezaizudala eskatzea txartzat hartzean,
Zuk eskaintzen didazulako trukean
betiko bizitzako bihotz-barreneko iturria.

Badakit Zu zaitudala abokatu bakarra,
nire eguneroko saldukeri txikiekin
zure eskuak zulatzen dizkizudanean,
ez dakidala zer egiten dudan
zure ezpainez diozulako.

Badakit Zu bakarrik zarala gai
nire eginbeharrak aurrera eramateko,
nire sare hutsak zure hitzaren esanera
bakarrik betetzen direlako.

Badakit Zuk nahi duzula beti izatea nire atseden,
nire nekea arindu dezazun Zugana jo orduko,
Zuk beti dauzkazulako prest arrain erre batzuk,
ogi zatikatua eta sendatu eta askatzen duen zure hitza.

Badakit nahiago duzula,
nire egintza guztiak baino, neroni Zuri eskaintzea;
ongi egindako nire egitada bat
Zuri eskaintzeko arretaz nagoenean,
Zuk diostazulako,
Zu gabe ezin dudala ezer onik egin.

Badakit ni soseguz entzuten ikusi nahi nauzula;
izan ere, zure zerbitzuan ahaleginetan ari zeranean,
beharrezkoa bat bakarra dela
kontura ekartzen nauzulako.

Badakit beti zure ondoan eduki nahi nauzula,
besteei egia erakusteko bide bila nabilenean,
Zuk diostazulako:
Ni naiz Egia, zatoz eta jarrai Niri,
nire testigu egingo zaitut.

Badakit beti zain eduki nahi nauzula,
arreta pixka bat uzten hasi orduko,
etsaia gutxien uste dudanean datorrela,
gogoratzen didazulako,
nire bizilekura sartzeko zuloa egin nahirik.

Badakit tratulari zuhur ikusi nahi nauzula,
nire kontura utzi dizkidazun ondasunak
lehen bestean osorik Zuri bihurtzean,
aurpegira botatzen didazulako,
haietatik errendimendurik atera gabe.

Badakit beti errukiaren alde egon nadila nahi duzula,
nire erruak ahaztu ditzazula Zuri eskatzean,
Zuk nire barkamen-kapazidadeaz
kondizionatzen duzulako.

Badakit nire maitasun-bila zabiltzala,
hori iristearren egin ahalak egin dituzulako,
inork ez du maitasun handiagorik,
bizia ematen duenak baino.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue