#
#

Salmo berriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Aurkitzearen salmoa #
#
#

Bilatzaile, ibiltari eta erromes bezala,
zure aurrera gatoz, gure Jainkoa,
eta eskerrak ematen dizkizugu,
elkarrekin zure seme-alaba izatearen poza
ospatu gura dugu.

Elkar aurkitzeko lekua dugu hau,
gure erraietatik zurekin aurkitu,
gure historiarekin eta gure gaurko izate ahularekin,
baina Zugana irekirik.

Zuri entzuteko gogoarekin gaude,
gure inguruarekin konprometitzeko gogoarekin,
egiteko berdinean gure eskuak elkartuaz:
sorkuntzan zure kide izanaz, bizi sortzaile izanaz.

Anaitasunean bizitzeko indarra eskatzen dizugu,
elkar entzutearen eta adiskidetzearen premia dugu.
Gure ezberdintasunak
zure sorkuntzaren dohain
eta aberastasun bezala bizitzea emaguzu.

Gerra, gosea, amorrua,
zatiketa, bakardadea, axolagabekeria…
sufritzen duen mundu honi,
zure bakezko eta zuzentasunezko Mezu Pozgarria
eroan gura diogu.

Gutariko bakoitzarengan
eta gauden eta bizi garan lekuan
bakea eraiki gura dugu.
Baita gure elkarteetan,
gure artean,
elkarrizketarako eta harmonian bizitzeko
toki egokiak sor ditzagula.

Bizia eta sinesmena elkar banatu ditzagula,
gure artean poza nagusitu dadila.
Egunero berritu ezazu,
onartuz, ereinez eta zure Erreinua eraikiz,
elkarrekin zuri jarraitzeko dugun gogoa.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue