#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Bihotz sendo batentzako salmoa #
#
#

Jainkoa da gure gordeleku eta indar,
Bera gure laguntzaile arriskuan.
Jainkoa gure ondoan dago,
gure ondoan taldekide bezala.
Horregatik ez gera beldur,
mundua azpikoz-gora jarri arren,
indar gaizto guztiak
gure aurka jaikitzen badira ere.

Horregatik ez gera beldur,
nahiz mendiak itsas-erdira erori,
eta eskuetatik dena lurrera erortzen bazaigu ere.
Eta zer, itsasoa irekitzen
eta orroka hasten bada ere,
mendiak olatu gainean hara-honaka erabiliz?
Jainko Jauna gurekin dago,
ezin zaigu gertatuko esateko txarrik ezer.
Datorrena datorrela,
ezerk ez gaitu Zugandik aldenduko
.

Jaungoikoaren graziak eta ontasunak
alaitzen dute gure bihotza bidean.
Jainkoa gure erdian gelditu da,
bere bizilekua gure artean jarri du betiko.
Jauna gure erdian dugula,
ez gera beldur;
egunsentitik laguntzen gaitu.

Jainkoa Jauna da, indartsua da.
Jainko Jauna gurekin dago,
ezin zaigu esateko txarrik ezer gertatuko.
Datorrena datorrela,
ezerk ez gaitu Berarengandik aldenduko.

Begiak zabal-zabalik dauzkat,
Jaunaren harrigarriak ikusteko.
Bera da lurraren Jabe,
eta dena dago bere esku ahaltsuetan.
Berak desegiten ditu hormak,
ezpatak triskatu, ezkutuak kiskaldu.

Jauna da bakarrik Jainko!
Beragan dugu guk uste on.
Ezin zaigu ezer falta!
Jainko Jauna dago gurekin,
eta esateko txarrik ezer ezin zaigu gertatu.
Gertatu lezaigukenik ezerk
ezin gaitu Berarengandik aldendu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue