#
#

Salmo berriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Zain dagoen baten salmoa #
#
#

Bila nabil, Jauna,
eta zugan itxaropena aurkitu dut.
Zuzena eta leiala zaran ezkero salba nazazu.
Zaindu zure izenaren ohorea: zuzendu nazazu.
Nire lagun zaitut, atera nazazu inguratzen nauan saretik.
Zure eskuetan nire bizia:
Zu, Jauna, Jainko leiala, lagun iezadazu.

Zurekin fidatzen naiz;
zure leialtasuna, nire poza eta zoriona.
Txarto nabilenean eta arriskuak inguratzen nauanean,
Zuk zaintzen nauzu.
Beti irtenbidea bilatzeko tokia emadazu.

Entzun iezadazu, Jauna.
txarto nago, nire bizia gastatzen doa;
isilean negar egiten dut, indar gabe gelditzen noa;
hezurrak ere minduta ditut.
Entzun iezadazu, Jauna: iseka dabiltza,
barre egiten didate, alboratu egiten naute,
eta ezezagun bat bezala nago.
Behar ez den traste bat lez sentitzen naiz.
Baina ni zurekin fidatzen naiz, Jauna;
eta diotsut: «Zu zara nire Jauna».

Nire gogo guztiak zure eskuetan
eta nire nahigabeak ere bai.
Erakutsi egidazu zure aurpegia
eta salba nazazu zure leialtasunez.
Jauna, dei egin ondoren ez nadila lotsatu.

Badakit, Jauna, zintzoentzat
zure ontasuna handia dela.
Nire bizia zure bihotz barrenean gordetzen duzu,
eta ezkutuan lagun lez hitz egiten didazu.

Bedeinkatua, Jauna,
harrigarriak egin dituzulako.
Nire bihotzak dio:
«Izan bihotz Jaunaren zain zaudetenok».

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue