#
#

Salmo berriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Erruki, Jauna, ezereza gera-ta #
#
#

Zurea naiz ni
eta Zu nire;
hor zaitut, Jauna,
hil-eta ere.


Jauna, gure ihesleku Zu izan zera
gizalditik gizaldira.
Zuk ez dakizu zer den denboraren pisua,
adinaren arrapaladak
eta zahartzaroak astiro eta maitekiro
gero eta estuago eranzten digun gerrikoa.

Itsasoa eta lurbira izan baino lehen,
mendiak sortu baino lehenago,
argia eta izarrak zabaldu aurretik,
munduko zokondo misteriotsuak baino lehenago,
ZU BAZINEN.

Zurea naiz ni
eta Zu nire;
hor zaitut, Jauna,
hil-eta ere.


Mila urte Zuretzat
begi-bristada bat baino hutsago,
izatearen betetasuna duzu Zuregan;
ez erlojurik, ez ordurik,
ez ezertako neurririk ez duzu;
ez duzu begira inongo begirik, ez ispilurik.

Gu, gizakiok, ordea, gauza hutsa gera,
zelaietako belarra bezala:
goizean lore dotore,
arratsaldean ihar eta zimur;
eta gure bizitza joan dijoa,
eta zizpuru baten hustutzen da.

Zurea naiz ni
eta Zu nire;
hor zaitut, Jauna,
hil-eta ere.


Hirurogei urte bizi, nahiz hirurogeita hamar,
laurogeita hamar hartuta ere,
atzerantz begiratu eta, ihesi dijoaz,
ihesi dijoan txoriaren hegazkada bezala;
handik oroimena bakarrik geratzen da,
eta argi-izpitxoren bat hegoetan,
gehienak malkoz eta nekez seinalatuak.

Erakuts iezaguzu, Jauna,
ihesi dijoan denborari bihotz onez begiratzen
.
Eta itzuli zaitez guregana,
denborarik ez duzun Jainko Hori,
zure betiko maitasun-aulkitik.

Zurea naiz ni
eta Zu nire;
hor zaitut, Jauna,
hil-eta ere.


Erruki zaitez, Jauna, gu garen hutsarekin.
Goiz-goizetik biziz bete gaitzazu.
Zure beso samurrez berotu gure bihotza.
Zure besarkadaz gure izate osoa birbiztu.
Emaguzu zure maitezko eta pozezko eternitatea.

Begira zure Seme hil eta berpiztuaren aurpegiari,
aintzaz eta bizi berriz beteari.
Gogora ekarri Haren Hitza,
betiko Bizitzaren agintzaria.

Zurea naiz ni
eta Zu nire;
hor zaitut, Jauna,
hil-eta ere.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue