#
#

Salmo berriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Adorea eskatzeko salmoa #
#
#

Jauna, nirekin zaudelako maite zaitut.
Arkaitz sendoa bezala zara zu.
Nire askatzaile, nire haitz,
nire gordeleku zaitut.
Nire indar askatzailea zara,
zaintzen nauen babesa!

Arriskuan sentitzen naizenean,
sareak luzatuz
gezurrak eta gaitzak inguratzen nautenean,
zuk, Jauna, nire deia entzun
eta nire erregua erantzuten duzu.

Jauna, zu zara jarraitzen duen bakarra.
Dena pasatzen da, dena amaitzen, dena hiltzen.
Zu bakarrik bizi zara betiko!
Jauna, horregatik jarri dut nire konfiantza zuregan.

Ni baino arerio indartsuagoak direnengandik,
zuk askatzen nauzu.
Zu zara nire euskarria,
eta maite nauzulako askatzen nauzu.
Zein handia zaren!
Nire zuzentasuna ahalbidetu duzu,
eta horregatik zure bideak jarraitu ditut.
Jauna, zure aginduak gogoan izan ditut
eta leiala izaten ahalegindu naiz.

Leiala denarekin leiala zara,
osokoa denarekin osokoa,
zintzoa denarekin zintzoa,
itxuratia denarekin zuhurra zara.
Herri atsekabetua askatzen duzu
eta arroen begiak makurtzen.
Jauna, nire argi ontzia zuk pizten duzu;
ene Jainkoa, nire iluntasuna argitzen duzu.
Zutaz fidatuz, borrokan sartzen naiz;
Zutaz fidatuz, zailtasunei aurre egiten.
Merezi du zure bideetan ibiltzeak.

Galdezka nabil:
Nor da Jainkoa zu besterik?
Non ziurtasuna Zugan izan ezik?
Indarrez janzten nauzu eta nire egitea zuzendu.
Zu zara nire babesa,
nire besoak indartuz
borrokarako prestatzen nauzu.

Goratzen zaitut:
Gora Jauna, bedeinkatua nire harkaitza!
Goratzen zaitut:
Goratua izan bedi nire Salbatzailea!

Gizakien aurrean eskerrak ematen dizkizut
nirekin handi izan zarelako,
beti ondoan zaitudalako
eta indartzen nauzulako.
Eskerrak, Jauna, zure Espirituaren indarrez.

Ez dut beldurrik, zurekin ziur sentitzen naiz.
Nire borrokan zu zara nire bultzakada eta indarra.
Zu zara, Jauna, Jainko salbatzailea.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue