#
#

Salmo berriak: "TOPAKETA - BOKAZIOA"


Hartu nire bidea #
#
#

Kristo, nire bidea zurearekin gurutzatzera
eta ondoan ibil zaitezela eskatzera nator.

Nire bizia gaztea den arren, badakit
norbaitek, Zu zeuk,
eman behar diozula norakoa.

Ustekabekoa zara behar bada.
Edo eta bide izkinan
bila dezakeguna.

Nazareteko Jesus,
bidez bideko gizakia zarala,
sinesten dut,
gure bideetako Jainkoa.

Jesus, gure bidera ateratzen zara,
eta gure urratsetan
eta ibilian ateratzen dugun hautsean
begiak jartzen dituzu.

Jesus, ez zara bat ere erraza!
Ez zara behin betirako egina.
Apala eta ausarta da zure bizitza.

Jesus, etxerik ez duzu Zuk,
ezta zure gauzak gordetzeko zakutorik
eta diru-zorrorik ere.
Pertsonekin aurkitzea da zure bizia.
Banan-banan, guzti guztiei;
Jainkoa Aita-Ama dugula
eta elkar maitatzea dagokigula
adieraztea da zure aberastasuna.
Jesus, gutar egin zinelako,
gizakia duzu interes nagusi.

Ezaguna zaizu gure bizitza,
gure nekean sarri jarri duzu eskua
eta gure nahigabean,
gure bekatuan,
gure heriotzan.
Gure pozak ere konpartitu zenituen
eta sorbaldan jarri zenigun eskua.

Eta serio hartu zenituen bai,
gure injustiziak,
zapalketak,
abusuak,
gorrotoak eta esklabutzak,
gurutzean josita gu defenditzera arte.

Zure gurutzea, Jesus laguna,
gure bidean josia dago
protesta garrasia
eta salbamen ezaugarria delarik.

Hemen gaude, Jesus,
maitez begiratu zenion gazte aberats haren antzera;
hemen gaude,
gure bizitzaz eta zuk eskaintzen diguzunaz, galdezka;
hemen gaude
Zu aurrean zaitugula
baina, dirua eta gure ondasunak ere bistan ditugula.

Jesus, zure bidetik jarraitzeak,
uko egitea, nekea,
sakrifizioa eskatzen dituela diozu.
Zuk erakutsia dugu
ezin dugula, aldi berean,
Jainkoa eta dirua zerbitzatu.

Kristo, har ezazu gure bidea
eta zure indarrez, zure argiz,
balio duela zuri jarraitzea,
erakuts iezaguzu.

Momentu egokian gaude, Jesus.
Ez izan beldur,
sar zaitez,
har itzazu gure bizitzak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue