#
#

Salmo berriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Bizitzako zailtasunen aurrean egindako salmoa #
#
#

Inork ere ez nau ulertzen, Jauna; ona zaran ezkero, uler nazazu;
begira ezazu ulertu gabekoa sentitzen den nire bihotza;
ez daukat gaua non igaro,
eta nire bihotz ahula, hotzagatik, guztiz jota dago,
zaindu nazazu zure ondoan.
Dena gaizki ari zaidanean, Jauna, izan zaitez nire lagun!

Zurekin asko gogoratu ez arren, orain deika naukazu;
salba nazazu, une gogor eta aldrebes honetatik aska nazazu;
erruki, Jauna, nire Jainko bezala bilatzen zaitut,
eta zure maitasun eta samurtasunetik,
sinets iezadazu, ez dut alde egiten!
Dena gaizki ari zaidanean, Jauna, izan zaitez nire lagun!

Jai giroa galdu duen nire bihotza birsortu ezazu;
ona eta bihozbera zaran ezkero, emadazu arnasaldi bat;
zuri deika dabiltzanentzat maitasunean aberatsa zaran hori,
zugana jasotzen dut nire arima urduria eta hauskorra.
Dena gaizki ari zaidanean, Jauna, izan zaitez nire lagun!

Estualdi eta beheraldian zuri deika naukazu;
ziur nago erantzungo didazula;
Jainko, bazterrean botata dagoen gizakiekin arduratzen den
zure antzekorik ez dago, hain hurrekorik ere ez.
Dena gaizki ari zaidanean, Jauna, izan zaitez nire lagun!

Ahalguztidun bakarra zara, harrigarriak egiten dituzu gurekin,
zure samurtasun eta ontasunaren ezaugarri bat utzi ezazu nire bizitzan;
zure graziaren seinale bat utzi ezazu nire bihotzean,
nire sinesmen ahula sendotzen joan dadin.
Dena gaizki ari zaidanean, Jauna, izan zaitez nire lagun!

Jarri ezazu nire bihotza zure izen santuaren aurrean;
Aita, nire izate guztia estutu egizu zure besoetan;
erakutsi zure bideak eta jar nazazu zure egiaren argitan,
izan zakizkidan ama baten samurtasuna lez.
Dena gaizki ari zaidanean, Jauna, izan zaitez nire lagun!

Eskerrak bihotzetik erantzun didazulako;
Jainko on eta hurrekoa, zure izena beti goratuko dut;
nire egun hotz eta ilunetan ere goratuko zaitut,
egoera txarrenetan ere ondoan eduki zaitudalako.
Dena gaizki ari zaidanean, Jauna, izan zaitez nire lagun!

Zure morroia indarberritu duzu, zure bila dabilen laguna;
ez iezadazu utzi berriro ere gaitzaren sareetan erortzen;
indarberritu ezazu nire bihotz zoro hau,
eta zure maitasun Espiritua lagun izan dagidala.
Dena gaizki ari zaidanean, Jauna, izan zaitez nire lagun!

Eskerrik asko, dena txarto eta irtenbiderik ikusten ez denean,
zabalik dagoen atea zaitudalako;
eskerrik asko sufritzen dagoenaren lagun zarelako,
eta bere etsipena poza bihurtzen duzulako.
Dena gaizki ari zaidanean, Jauna, izan zaitez nire lagun!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue