#
#

Salmo berriak: "TOPAKETA - BOKAZIOA"


Maitasunari irekitako bihotzagatik #
#
#

Zu, Maria, Ebanjelioko esperientziarik ederrena zaitugu.
Zugan, Jainkoa gizakiontzat Barri On gertatu zaigu.

Eguzkiari bidea irekitzen dion egunsentiko argia zaitugu;
egun berria iragartzen duan goizeko izarra.
Hitza onartu eta gordetzen duan emakume sinesteduna zara;
Jainkoaren egitaraua aske eta pozik onartzen duan emakume gaztea.
Historian, bizitzeko era berria eta liluragarria zara;
Maria, Nazareteko birjina eder eta emankorra zara.

Maria, Historia hankaz gora ipini zenuenean gaztea zinen;
Jainkoak, suabe-suabe, zure atea jo zuenean gaztea zinen;
bere bizi-egitasmoari BAIETZA eman zenionean, gaztea zinen;
gaztea zinen eta lorea eguzkiari lez ireki zinen Jainkoagana;
gazte zinen, eta hegaz egin zenuen gailurreraino;
gazte zinen eta zure bizitzan, Jainkoarekin, jai giroa sartu zen.

Zure bihotz gazteak esan zuen: nola izan liteke hau? Nola?
Zure bihotz gazteak esan zuen: hona hemen mirabea; hona hemen.
Zure bihotz gazteak esan zuen:
handiesten du nire arimak Jauna; nire arimak.
Zure bihotz gazteak esan zuen:
jazo bekit zuk diozun bezala; zuk diozun bezala.
Zure bihotz gazteak esan zuen:
zure bideak nire bideak dira; nire bideak.
Zure bihotz gazteak esan zuen: Jauna, zer gura duzu nik egitea?
Zure bihotz gazteak esan zuen:
zure egitasmoa nire egitasmoa da; nire egitasmoa.
Zure bihotz gazteak esan zuen:
salbatzen nauan Jainkoarekin pozten naiz. Bernetan pozten naiz.

Zure bihotz on eta askeagatik, eskerrik asko, Maria.
Zure bihotzeko begi argi eta garbiagatik, eskerrik asko, Maria.
Zure bihotz zintzo eta gardenagatik, eskerrik asko, Maria.
Zure bihotz apal eta bakunagatik, eskerrik asko, Maria.
Maitasunez beteriko zure bihotzagatik, eskerrik asko, Maria.
Zure bihotz guztiz irekiagatik, eskerrik asko, Maria.
Maitasunari irekitako zure bihotz gazteagatik, eskerrik asko, Maria.

Hemen nauzu, benetako sinesmen bidearen bila.
Hemen nauzu, bizi egitasmoaren bila.
Hemen nauzu, maitasuna Norbaitengan uzteko bila.
Hemen nauzu, poz hazien bila.
Hemen nauzu, bake eta onaren bila.
Hemen nauzu, zuzentasun bidearen bila.
Hemen nauzu, Jainko biziaren aurpegiaren bila.
Hemen nauzu, galdutako askatasunaren bila.

Aintza zuri, Maria, Jainkoaren bizilekua!
Aintza zuri, Maria, Kristoren Ama eta nire Ama!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue