#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Hurbiltasunezko salmoa #
#
#

Zu nire bizitzan
aurrez-aurre zauzkat, Jauna,
eta pozez blai dut bihotza,
Aita zarela jakitean.
Zu zera nire ihesleku eta gaztelu.
Ene Jainko, Zuregan nago sendo.

Zuk onik ateratzen nauzu proba-egunean,
zure ontasunez zaintzen nauzu,
zure hegapean gordetzen nauzu.
Zure indarra da nire ezkutua eta armadura.

Ez naiz gau-ilunpearen beldur,
ez eguerdiko eguzki beroaren beldur.
Ziur nago, Zuk lagunduta,
nire etsaiak lur joko dutela,
eta ni aterako naizela irabazle.

Zu egin zaitut nire ihesleku,
Zu hartu zaitut, Jauna, nire zaintzailetzat.
Zu lagun zaitudala,
zoritxarra ez da sartuko nire etxean,
nire bide guztietan Zuk zaintzen nauzu-ta.

Zure eskuen babesean zainduko nauzu,
maite nauzula badakit-eta,
nire oinak oztopo egin dezaten ez duzu utziko.
Nire helmugarantz nekatu gabe jarraituko dut,
Zu Zeu nire sari izango zaitudala ziur nago-ta.

Zuk askatuko nauzu, maite nauzula badakit-eta.
Bizilaguntzat hartzen nauzulako, zainduko nauzu.
Zuregana uste osoz jo nezake laguntza-eske,
badakidalako beti entzuten nauzula.

Zu beti nirekin zaude,
maite nauzula nire bihotzak sarri ahaztuarren.
Zu beti nirekin zaude,
nire bihotzak sarri huts egiten badizu ere,
berriro hasteko gogoz.
Zu beti nirekin zaude,
nire bihotzak hau sarri sentitu ezarren.

Jauna, nire bizia zure gauza da,
zure eskuetan ipini dut.
Nire bihotzak ez beza beldurrik izan,
nahita bidea latza izan.
Zu nirekin zaude,
eta nire bizia zure gauza da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue