#
#

Salmo berriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Dohaintasunezko salmoa #
#
#

Jaunak ez badu etxea jasotzen,
alperrik ari dira etxegileek.
Jaunak hiria zaintzen ez badu,
alperrik daude gauzainak.

Tori nire indar guztiak, Jauna,
eta emadazu zure grazia.
Haratu nire ahalegina, Jauna,
eta emadazu zure maitasuna.

Eraiki Zuk nire etxea,
sendotu nire sinesmena.
Eraiki Zuk nire etxea:
bizkortu nire itxaropena.
Eraiki Zuk nire etxea:
indarberritu nire maitasuna.

Badakit, Jauna, Zuregan dena dohaina dela.
Nik badakit, Jauna, Zu zarela nire ondasun.
Izan zakizkit adore-emaile nire kantzaldian
eta eusgarri eguneroko erromesaldian.

Zaindu nire hiria;
haurtxo batek bezala,
Zuregan uzten dut nire burua.
Zaindu nire hiria:
nire bihotza zurea duzu.
Zaindu nire hiria:
nire gogoak Zurekin bat izan nahi du.

Badakit, Jauna, Zuk zaintzen nauzula,
zure begi-ninia bezala.
Bai, Zuk zaintzen nauzula,
oiloak bere txitatxoak bezala.

Jauna, galduta sentitzen naiz.
Zuk diostazu: alperrik dela goizetik jaikitzea,
alperrik dela berandu oheratzea,
alperrik dela izerdiz bustitako ogia jatea.
Zuk diozu:
zure adiskideei Zuk ematen diezula,
beraiek lo daudela ere!

Zure lagun izan nahi dut eta ezertxo ere ez eskatu.
Zure lagun izan nahi dut eta zure dohaintasuna bizi.
Zure lagun izan nahi dut eta zure salbamena onartu.
Zure lagun izan nahi dut eta Zuk maita nazazun utzi.

Zure Erreinuak, Jauna, bizkor dezala nire gaztetasuna.
Zure bakea txastatzean, zoriontsu izan nadila.
Nire bihotza Zuk jasoa izateaz poztu dadila.
Nire bihotza zure ekintza sortzaileari adi egon dadila,
nire izatearen barru-hondoan.

Ene Jainko, bizi-emaile zaren Jainko!
Ene Jainko, salbamen-emaile zaren Jainko!
Ene Jainko, dohaingo Jainko, pobrearen Jainko!
Bere hauts-artetik dena zure grazian
bilatzen duenaren Jainko!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue