#
#

Salmo berriak: "TOPAKETA - BOKAZIOA"


Bide hertzeko itsua bezala... #
#
#

Jesus, bide hertzeko itsua bezala,
hemen nago.
Nire ondotik pasatzen zara
eta ez zaitut ikusten.
Argira itxita daude nire begiak;
Zu ikustea oztopatzen didaten
ezkata bezalakoak ditut.

Zure oinak sentitzean,
zure ahotsa entzutean,
nire barruan
zerbait berria sortzen dela sentitzen dut,
hegaz doan txoria bezala,
zuri deika dabilen indar bizitzailea.
Zure bila nabil, gura zaitut,
bizitzan aurrera egiteko behar zaitut.

Jesus, gauza askok itsutzen naute!
Bizitza bera, bere argi distiratsuekin.
Dirua eta bere kateak.
Egunero begi-bistan ditudan hainbeste iragarki,
erreza eta erosoa
eskaintzen diguten mundua.
Armiarma sarean jausten den eulia bezala,
horrela sartzeko eta erortzeko arriskua dut.
Nire barruan borroka gogor bat dago:
bideari eutsi
edo sasi-eskaintzetan jausi.

Jesus, ireki nire begiak zure bizitzara.
Nire begiak zureetan ipini nahi ditut,
zure adiskidetasuna ikusteko.
Begi garbiekin ikusi nahi dut zure aurpegia.
Nire begiak, Ebanjelioaren argira ireki.
Bizitza, aurrez eta zentzuz bizi nahi dut.
Sinesmena, biderako argia izatea nahi dut.

Ikusi nahi zaitut,
eta bizitza, Zu barik, kaosa dela konturatu.
Gizaki bakoitzean anai-arreba bat ikusi nahi dut.
Begiak zabaldu eta neure barrua ikusi.
Nire begiak adi eduki
inguruan zure arrastoa bilatzeko.

Jesus, bekatua laino beltza bezalakoa dela ikusi nahi dut.
Jesus, garbitu egizu nire bihotza,
bihotzez ikusten ikasi dagidan.
Begiak, gorputzaren argi direla esan zenduan horrek,
nire izate guztia argitsua izan dadin,
emazkidazu begi argi eta distiratsuak.

Bide hertzeko itsuak bezala,
itsu bat bezala bilatzen zaitut.
Zure atzamarrekin ukitu nire begiak
eta ireki argitara.
Orduan nire bideak, -nire bideak, Jauna-,
norabide argia izango du.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue