#
#

Salmo berriak: "ELKARTEA - MISIOA"


Jainko emakumeak #
#
#

Jainko emakumeak,
kateak hautsi eta bizi berria sorrarazten duten,
Jainkoaren presentzia bizi eta gozatzen duten emakumeak.

Jainko emakumeak,
Jainkoaren intimitatea bizi duten emakumeak,
bihotzeko maitasun hurrekoa
adiskide eta babesle sentitzen dutenak.

Jainko emakumeak,
Espirituaren haizeak eraginda,
bereiztu eta bila dabiltzanak,
Jainkoaren ezaugarrien bila;
egunekotasunean murgilduz
Jainkoaren ekintza bilatu eta bultzatzen dutenak.

Jainko emakumeak,
Jainkoaren presentzia eta dohaina
anai-arrebengan aurkitzen dutenak;
eskertu eta bultzatzen dakienak;
norberaren bizitzaren edertasuna eskainiz
eta besteak errespetatuz eta baloratuz
elkarganatzea sortzen duten emakumeak.

Jainko emakumeak,
Jainkoaren bizi indarra edonon aurkitzen dutelako,
eta besteak Jainkoaren dohain lez sentitzen dituelako,
Bera bedeinkatzen
eta esker oneko izaten dakitenak.

Jainko emakumeak,
Jesusek erakarrita,
Bere antzeko izan nahi dutenak,
edozein emakume zein gizonentzat
Aita-Amaren neurrigabeko eta doaneko
maitasunaren presentzia izan nahi dutenak;
errukiaz eta samurtasunez pertsonei begiratzen dakitenak.

Jainko emakumeak,
bihotz errukiorra eta solidarioa dutenak,
Jainkoaren seme-alaba maiteenak diren
pobre eta baztertuen egoeraz arduratuak.

Jainko emakumeak,
bihotzeko eta ondasunen pobretasuna
bizi duten emakumeak;
bizi diren lekutik,
egitura eta jarrera aldaketaren alde daudenak,
zuzentasunaren, bakearen
eta itxaropena sortzearen alde agertzen direnak.

Jainko emakumeak,
euren bizitzarekin,
Jainkoa, maitasuna, errukia eta bihozbera dela
agertu nahi dutenak;
pertsonen hurrean egonez,
Jainkoak maite dituela
agertu nahi dizkienak.

Bedeinkatua izan bedi gure Jainko Aita-Ama,
holako arrebagatik,
emakume leiak eta zintzoak,
euren bizitzarekin,
BIZIAREN JAINKOA agertzen digutenak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue