#
#

Salmo berriak: "BESTE BATZUK"


Bakea eskatzeko salmoa #
#
#

Jauna, gure salbamenaren Jainkoa,
gau eta egun zure aurrean gauzkazu.
Heldu bedi zugana gure otoitza
makurtu zure belarria gure eskarietara…
Zurea da zerua eta lurra,
izadia eta bertan daudenak.

Begiratu, Jauna, gure herriaren egoera.
Bizikidetasun bideak aurkitzen lagun iezaguzu.


Lur jota gaude
eta zure samurtasunaren premian sentitzen gara.
Gure salbamenaren Jainkoa,
zure laguntza eske gatoz.

Begira, Jauna, zatitzen gaituen indarkeria,
lagun iezaguzu adiskidetasun bideak bilatzen.


Zugana joten dugu, Jauna,
Zu zara gure itxaropena, Jauna;
ez dugu ikusi nahi gerrarik, indarkeriarik,
arma guztiak deseginda ikusi nahi ditugu.

Begira, Jauna, zure seme-alaba askoren larritasuna,
lagun iezaguzu adiskidetzearen bideak bilatzen.


Itzartu zaitez. Lo zaude, Jauna?
Ez gaitzazu aldendu betirako.
Zure aurpegiaren bila gabiltza gu, Jauna.

Begira, Jauna, zure seme-alaba askoren larritasuna,
lagun iezaguzu adiskidetzearen bideak bilatzen.


Jauna, erakuts izkidazu zure bideak,
agertu zure bidezidorrak.
Zuzendu gaitzazu zure egian,
Agertu egiguzu gure salbamenaren Jainkoa zaitugula.

Jauna, bihurtu egizu gure harrizko bihotza,
emazkiguzu errukizko erraiak
barkamen bideak aurkitu ditzagun.


Jauna, gure Jainkoa,
gure harkaitz eta gordeleku,
gure askatzaile eta salbatzaile.

Lagun iezaguzu gure banaketak gainditzen.
Lagun iezaguzu BAKE BIDEAK aurkitzen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue